SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/10/23

Gazteen emantzipazioan laguntzeko zerbitzuak lanari ekin dio berriro

Astean bi arratsaldez aurrez aurreko arreta eskainiko du, eta WhatsApp bidezko kontsultak egiteko aukerari eutsiko dio

rss Ezagutzera eman
Gazteen emantzipazioan laguntzeko zerbitzuak lanari ekin dio berriro

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak jakinarazi duenez, gazteei emantzipatzen laguntzeko zerbitzuak urriaren 23an, astelehena, berriz ere lanari ekingo dio Gazteentzako Informazio Zentroaren bulegoetan (Iberia kalea z/g).

Horrela, programak aurrez aurreko arreta emango du astean bi egunetan (astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 19:30era). Whatsapp aplikazioaren bidezko kontsultak, aldiz, edozein unetan egin ahal izango dira 747 47 54 22 telefono-zenbakian.

Baliabide horren bidez, Gazteria Arloak honako zerbitzu-multzo hau eskainiko die gazteei:

  • Enplegua bilatzeko aholkularitza.
  • Ekintzailetzarako laguntza.
  • Prestakuntzarako orientazioa.
  • Egoitza-emantzipaziorako eskuragarri dauden informazioa eta baliabideak lortzeko laguntza.
  • Mugikortasun- eta itzulera-prozesuetarako laguntza.
  • Gizarteratzeko eta gizarte-bazterketa saihesteko arreta.
  • Kontziliazio-baliabideak.