SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/08/11

Udalak poliziaren presentzia handiagoa bermatuko du gaueko txandan, lapurretak prebenitzeko

Esta decisión ha sido comunicada a la Asociación de Comerciantes de Sestao con la que se seguirá en contacto para abordar esta cuestión y otras que sean de su interés

rss Ezagutzera eman
Udalak poliziaren presentzia handiagoa bermatuko du gaueko txandan, lapurretak prebenitzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak poliziaren presentzia handiagoa bermatuko du Udaltzaingoaren gaueko txandan, prebentzio-lana hobetzeko eta udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetan lapurretarik gerta ez dadin.

Garai honetan bat datozen hainbat faktore direla eta, hala nola itxitako lokal gehiago oporrengatik itxita egotea eta kaleetan jende gutxiago egotea, ohikoa da uda guztietan horrelakoak gehiagotan gertatzea.

Egoera ez da kezkagarria, baina egia da azken egunotan Udaltzaingoak hainbat kasuren berri izan duela, eta gehienak lapurreta-saiakera ​hutsean geratu direla.​

Hala ere, Merkatarien Elkarteak azaldutako kezka dela eta, Sestaoko Udalak ahal duen guztia egingo du poliziaren presentzia bermatzeko, batez ere gaueko txandan, ordu horietan ari baitira gorabehera horiek erregistratzen.

​Erabaki horren berri eman zaio Sestaoko Merkatarien Elkarteari, eta harekin harremanetan jarraituko dugu gai horri eta bere interesekoak diren beste batzuei heltzeko.