Prentsa Aretoa
2023/07/13
Turismo Bulegoak ateak irekiko ditu larunbat honetan Sorospen Gela historikoan
Zerbitzu berriak bisita gidatuak antolatuko ditu urtea amaitu arte, udalerria, historia eta ondarea ezagutarazteko
Sestaoko Turismo Bulegoa aspaldiko Sorospen Gelan dago, Rivas kalean, eta uztailaren 15ean, larunbata, hasiko da lanean. Udako arreta ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara izango da, astelehenetik igandera, irailaren 15era arte.
Baliabide horri esker, Sestaoko Udalak beste urrats bat eman ahal izango du herrian sektore turistikoa bultzatzeko apustuan. Herri-mailan oraindik ere berria da gai hori, baina eskualdeko beste udal batzuk arrakastaz ari dira lanean aspalditik, eta, horrela, beren udalerriak dinamizatzen eta biziberritzen lagundu dute.
Joan den abenduan, Udalbatzak Sestaoko Turismo Jardueraren lehen Plana onartu zuen. Bertan, turismo-produktu propioa sortzeko, lurraldeko turismoeskaintzaren barruan kokatzeko eta, horri guztiari esker, bisitariak herrira erakartzea lortzeko jarraitu beharreko lan-estrategia zehazten da.
Aldi berean, eta udalak Eusko Jaurlaritzatik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta Next Generation Europako Funtsetatik jaso dituen dirulaguntza ekonomikoei esker, industria-ondarea birgaitzeko eta balioesteko lan bat egiten ari da, Labe Garaia, La Unión taldeko langile-etxebizitza edo Sorospen Gela bezalako eraikin enblematikoei eragiten diena. Lan horrek jarraipena izango du datozen urteetan, eta jarduera berriak egingo dira, esaterako, Jaurlaritzak babestu dituen La Navaleko eraikinetan.
Birgaitutako eraikina
Sorospen Gela, Turismo Bulego berria hartzen duena, 1925ean eraiki zen eraikina da, eta langileen osasun-arretarako zentro gisa erabili zen. Azken hilabeteetan zaharberritu egin dute, jatorrizko fatxada eta estetika mantenduz, baina barrualdea erabat berritu dute turismo-arretarako gune bat eskaintzeko. Gune hori eraikinaren beheko solairuan egingo da, arrapala baten bidez sartzeko moduan.
Udalerriko aktibo turistiko handienen aurrean duen kokapen estrategikoari esker, nahitaez igaro beharreko geltokia da industria-ondarearen ibilbidean eta Donejakue Bideko erromesentzako igarobidea da.
Bisitariei aurrez aurreko arreta emateaz gain, bulegoak udalerriko ondare historikoa eta industriala sustatzeko eta errebalorizatzeko plataforma gisa balioko duten jarduerak eta proposamenak dinamizatuko ditu. Era berean, beste herri batzuetako pertsonak Sestaora erakar ditzaketen kultura- eta kiroljardueren eta ekitaldien berri emango du.
"Hasierako etapa honetan bulegoak jarduera gutxi izatea espero dugu, baliabide berria baita eta ezagutzera eman behar baita, baina espero dugu epe ertainean, zerbitzu eta produktu berriak martxan jartzen diren heinean, eta herria sustatzeko estrategia garatzen den heinean, jardueraren hazkundea izango dela", adierazi du Ainhoa Basabe alkateak.
Lehenengo fase honetan, Turismo Bulegoak doako bisita gidatuak antolatuko ditu, Gogoan Sestao Elkartearekin elkarlanean. Bisita horiek hilean behin eskainiko dira, larunbat batean, uztailetik abendura. Bisita gidatuak aurrez aurre, telefonoz edo modu telematikoan erreserbatu ahal izango dira datozen egunetatik aurrera.
Lehenengo bisita gidatuak honako hauek izango dira:
- Uztailaren 29an "Memoria Historikoaren Ibilbidea" (17:00etatik 18:30era).
- Abuztuaren 12an "Langile Ibilbidea" (17:00etatik 18:30era).
- Irailaren 2an "Ruta Republicana" (17:00etatik 18:30era).
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14