Prentsa Aretoa
2023/07/11
Udalak komun publiko bat jarriko du Mariana Pineda kalearen amaieran
Udalak bere fabrikazioa eta hornidura lizitaziora atera du 78.650 euroko zenbateko ekonomikoarekin
Sestaoko Udalak garbiketa-kabina bat jarriko du Mariana Pineda kalearen amaieran – Correosen bulegoaren ondoren –, Alonso Ercillaren inguruari, Andres de Jauregibeitia bideari eta Las Camporrasen goiko aldeari zerbitzua emateko. Jende asko ibiltzen da inguru horretan, paseatzeko eta bankuetan atseden hartzeko.
Komun horren kontratazioa arautzen duen agiri teknikoak ezartzen du mugikortasun urriko pertsonentzako egitura irisgarria izango dela, eta barruan altzairu herdoilgaitzezko konketa eta komuna izango dituela.
Komun autogarbigarri horren kontratazioa lizitaziora atera da, 78.650 euroko gehieneko zenbateko ekonomikoarekin. Maiatzaren 25ean amaitu zen enpresek eskaintzak aurkezteko epea eta orain Udala jasotako proposamenak baloratzen ari da. Epeei dagokienez, garbiketa-kabinaren instalazioa urteko azken hiruhilekoan egitea aurreikusi da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14