SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/07/05

Sestaoko Udalak lizitaziora atera du 2023 Asfaltatze Plana

615.000 euroko aurrekontu ekonomikoaz hornituta, 9.600 metro karratuko zoladura hobetzea aurreikusten du proiektuak

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak lizitaziora atera du 2023 Asfaltatze Plana

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak administrazio-izapideak hasi ditu 2023ko asfaltatze-planari dagozkion obrak kontratatzeko. Plan horren bidez, zorua hobetuko da udalerriko hainbat kaletan.

Oraingo honetan, bederatzi gune izango dira guztira, 9.600 metro koadro inguru, proiektu honen onuradun izango direnak. Zehazki, fase honetan asfaltatu egingo dira Abenduaren 25a kalea, Sotera de la Mier kalea, Concepción Arenal kalea eta San Diego kalea (Trianoko bidegurutzetik Aizpuruko bidegurutzeraino).

Planean, halaber, Kale Nagusiko 1. zenbakitik 90. zenbakira dauden kutxatila guztiak berrezartzea ere jasotzen da, eta horietako gehienak hondoratuta daude haien gainetik ibilgailuak igarotzen direlako. Gainera, Las Llanas zumarkaleko taxi-geltokitik San Pedro plazaren amaieraraino doan bide-zatian jardungo da.

Proiektu horri esker, asfaltatze lanak egin ahal izango dira Miguel de Cervantes kalean (Concepción Arenal eta Julián Gayarrerekiko elkarguneen artean), Amezaga bidean (San Pedro plazatik Manuel Andres kalearekiko elkargunera doan tartean, oinezkoen goiko pasabidea barne) eta Ertzaintzaren polizia-etxearen aurrean dagoen aparkalekuan, Andrés de Jauregibeitia kalean.

Amaitzeko, asfaltoa hobetzea aurreikusten da Pablo Sorozabal kalean (Iberia kalearekiko elkarguneen eta abenduaren 25aren artean), Santiago Grassa eta Antonio Trueba kaleen bidegurutzean eta, amaitzeko, Aizpuru kaleko aparkaleku batean.

2023ko asfaltatze-planaren exekuzioa lizitaziora atera da, 615.237 euroko gehieneko zenbateko ekonomikoarekin, BEZa barne. Lehiaketa honetara aurkezteko interesa duten enpresek abuztuaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beraien eskaintzak.

Ainhoa Basabe Sestaoko alkatearen ustez, "berrabiarazte hori oso beharrezkoa da gure kaleen egoera hobetzeko, eta horrek, zalantzarik gabe, zirkulazioaren segurtasun handiagoa ekarriko du, baita gidarientzat erosotasun handiagoa ere". Halaber, gaineratu duenez, "jakin badakigu udalerriko beste kale batzuk berriz asfaltatu beharra dagoela, eta, horregatik, ahal dugun neurrian, asfaltatzeko beste gune batzuk ere prestatzen joango gara, Sestaoko eremu horiei irtenbide bat emateko".