SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/05/25

Bakea Auzunean hirugarren igogailu bat jartzeko lan egingo du EAJ-PNVk

Hirugarren igogailu horren eraikuntzari esker, 2016ko abenduan hasi genuen irisgarritasuna hobetzeko proiektua amaituko da, Txabarri eta Bizkaia kaleen arteko lehenengo bi igogailuak martxan jarri zirenean

rss Ezagutzera eman
Bakea Auzunean hirugarren igogailu bat jartzeko lan egingo du EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Ainhoa Basabe egungo alkate eta hautagaia buru duen EAJ-PNVko taldeak azaldu duenez, bere programaren barruan Bakea Auzunean hirugarren igogailu bat eraikitzeko konpromisoa darama, San Diego kaleraino iristeko.

Hura gauzatzea amaitzear dugun legegintzaldi honen barruan hartu genuen konpromiso bat zen; hala ere, igaro ditugun zirkunstantzia guztiak direla eta (pandemia, Ukrainako Gerra, inflazioa, etab.), obra atzeratu egin da.

Barkamena eskatzen dugu, jakin badakigulako ekimen honek auzoarentzat duen garrantziaz, eta, bereziki, adinekoentzat eta mugitzeko arazoak dituztenentzat. Horregatik, lehenbailehen errealitate izan dadin lan egingo dugu.

Hirugarren igogailu horren eraikuntzari esker, 2016ko abenduan hasi genuen irisgarritasuna hobetzeko proiektua amaituko da, Txabarri eta Bizkaia kaleen arteko lehenengo bi igogailuak martxan jarri zirenean.

Lehenik eta behin, proiektuaren datu ekonomikoak eguneratuko ditugu, obren egungo kostua ezagutzeko. Horrela, benetako informazioa izango dugu datorren 2024an gauzatzeko lizitaziora ateratzeko. Bizkaiko Foru Ogasunaren diru-bilketari buruzko datuek baikorrak izatera eta datorren urtean udalek Bizkaiko Foru Aldunditik diru gehiago jasoko dugula pentsatzera gonbidatzen gaituzte, eta, horrela, baliabide ekonomiko gehiago izango ditugu eskura obra berriei aurre egiteko.

Next Euskadi