Prentsa Aretoa
2023/05/19
Txabarrin auzoa zaharberritzen jarraituko dugu proiektu berriekin eta turismo industriala bultzatuko dugu
EAJ-PNVk Txabarrirekin datorren legegintzaldiari begira hartzen dituen konpromiso nagusiak auzoaren hiri- eta gizarte-eraldaketarekin eta industria-turismoaren garapenarekin lotuta daude
EAJ-PNVko taldeak, Ainhoa Basabe egungo alkate eta berrautaketarako hautagaiak gidatuta, datozen urteetan Txabarrik aurrera jarraitzeko gure hauteskunde programan daramatzagun proiektu nagusiak azaldu ditu.
Amaitzear dugun legealdi honetan, bi gertaera garrantzitsu izan dira auzo honentzat. Lehenengoa Eusko Jaurlaritzaren, Udalaren eta Sestao Berriren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu da, birgaitze-prozesuari jarraipena emateko konpromiso berriekin, eta bigarrena industria-ondarea berreskuratzeko eta balioesteko proiektu ilusionagarri baten hasiera izan da, Sestao industria-turismoaren euskal erreferente bihurtzeko helburuarekin.
Beraz, EAJ-PNVk Txabarrirekin datorren legegintzaldiari begira hartzen dituen konpromiso nagusiak auzoaren hiri- eta gizarte-eraldaketarekin eta industria-turismoaren garapenarekin lotuta daude.
Hona hemen gure proposamen nagusiak:
- Martxoaren 8ko plaza berria eraikitzea, Txabarri eta Nikolas Ormaechearen arteko irisgarritasuna hobetuko duten bi igogailurekin.
- Vicente Díez parkea eraikitzea, Txabarrik Los Baños kalearekin komunikatuko duen igogailuarekin.
- Elikagaien Bankua lekuz aldatzea.
- Txabarri SestaOn Bizi garapen komunitarioko programa berrikustea, konpromiso berriak hartzeko.
- Txabarri kaleko 37, 39, 43, 57, 59 eta 67. zenbakietan eta Los Baños kaleko 49 eta 51. zenbakietan etxebizitzak eraikitzea.
- Txabarri kaleko 69. zenbakiaren birgaitze integrala.
- Karrantza kale zaharra urbanizatzea, El Sol parkea handitzeko.
- Txabarri kaleko 55-63 zenbakien atzealdeak urbanizatzea.
- Hirigintza-kudeaketaren hasiera Iberia-Behekoa BIAn, Txabarri kalearen eta tren-geltokiaren artean dauden etxebizitza-eraikinak birgaitzeko.
- Labe Garaia birgaitzeko hirugarren eta azken faseko lanak egitea.
- Sorospen Gelan Turismo Bulegoa irekitzea eta turismo plana garatzea auzora bisitariak erakartzeko industria ondarearen berotasunean.
- Baliabide turistikoak indartzea Next Generation funts europarren bidez.
- Lokala proiektuaren garapena itxitako udal-lonjei bizia emateko.
- Sestao, Portugalete eta Barakaldo lotuko dituen bidegorria sortzea, Txabarritik igarota.
- BIZKAIBIZI bizikleta elektrikoak alokatzeko estazio bat jartzea Labe Garaiaren parean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14