Prentsa Aretoa
2023/05/18
Kueton kaleak asfaltatzea, ikastetxean obrak egitea, bizikleta elektrikoak jartzea eta Arturo Campionen irisgarritasuna hobetzea proposatzen dugu
Legegintzaldi honetan Kueto Berrian etxebizitzak eraikitzeak eta horien inguruko urbanizazioa hobetzeak ekarri duen obra handia amaitu ondoren, gure alderdiak auzo hori hobetzeko lanean jarraitu nahi du
Ainhoa Basabe EAJ-PNVren Sestaoko alkategaiak datozen urteetan Kueto auzoak aurrera jarrai dezan gure hauteskunde programan daramatzagun proiektu nagusiak azaldu ditu.
Legegintzaldi honetan Kueto Berrian etxebizitzak eraikitzeak eta horien inguruko urbanizazioa hobetzeak ekarri duen obra handia amaitu ondoren, gure alderdiak auzo hori hobetzeko lanean jarraitu nahi du, eta, horretarako, konpromiso hauek hartu ditu hurrengo legegintzaldiari begira.
- BIZKAIBIZI zerbitzuko bizikleta elektrikoen geltoki bat instalatzea, auzoko bizilagunek haiekin mugitzeko aukera izan dezaten. Geltokia ikastetxearen ondoan egongo da eta uda honetan jarriko da.
- Concepción Arenal eta Miguel de Cervantes kaleak asfaltatu zorua hobetzeko. Kueto auzoan asfaltatu beharreko kaleen zerrenda handiagoa izan liteke, datorren legegintzaldian baliabide ekonomikoak eskuragarri badaude.
- Kuetoko ikastetxean obrak egitea, hala nola gimnasiorako irisgarritasuna ematen duen igogailua jartzea eta garajeen gainean dagoen patioa asfaltatzea.
- Arturo Campion kaleak dituen irisgarritasun-arazoak konpontzeko irtenbide bat adostea bizilagunekin, eta aukeratutako proiektua gauzatzea. Udalak hiru proposamen ezberdin planteatzen dituen ikerketa bat egin du oztopo arkitektonikoekin amaitzeko. Horietako bat aukeratu behar da eta lanean jarraitu errealitate bihurtu arte.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14