SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/04/21

Euskadiko eta Espainiako batel txapelketak Sestaon jokatuko dira

Euskadikoa asteburu honetan izango da eta estatukoa datorren astean ospatuko da La Benedictako Dartsenan

rss Ezagutzera eman
Euskadiko eta Espainiako batel txapelketak Sestaon jokatuko dira

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak, Kaiku Arraun Elkarteak eta Euskadiko eta Espainiako Arraun Federazioek Euskadiko eta Espainiako batel txapelketak aurkeztu dituzte gaur goizean. Txapelketa horiek apirilaren 22-23an eta 29-30ean jokatuko dira, hurrenez hurren, La Benedictako dartsenan.

Negu osoan itsasadarrean lanean jardun ondoren, bertan jokatu da Bizkaiko Batel Liga joan den asteburuan, eta Bizkaiko Batel Txapelketa amaitzeko (Iberia klubak antolatu zuen, eta Kaikuk lau bandera, bigarren postu bat eta hirugarren postu bat lortu zituen). Eta orain, Sestao beste arraun giro sutsuko bi asteburu on bizitzeko prestatzen ari da, Euskadiko eta estatu mailako lehiaketak jokoan direla.

Euskadiko Txapelketako sailkapen txanda bihar, larunbat arratsaldeko 16: 00etan hasiko da. Bizkaiko eta Gipuzkoako 24 klubetako 92 ontzik hartuko dute irteera, infantil, kadete, jubenil eta senior kategorietan, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan. Finalak igandean izango dira, 10:00etatik aurrera.

Irabazleek zazpi egun geroago Espainiako Txapelketa jokatuko dute. Bertan, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadiko klub onenak lehiatuko dira. Sailkatze txanda larunbatean izango da, 10:30ean, eta finalak igandean, 10:00etatik aurrera.

Txapelketa hauek La Benedictan antolatzea Kaiku Arraun Elkartearen mendeurreneko ekitaldien programaren parte da, talde sestaoarrak Sestao anfitrioia izateko akordioa lortu baitu Euskadiko eta Espainiako federazioekin.

Harro egoteko modukoa da gure udalerriak Kantauri Itsaso osotik Sestaora datozen bisitariak erakarriko dituzten bi kirol-proba garrantzitsu hartzea. Udalak eta Kaiku Arraun Elkarteak arraunaren festara batzeko eta itsasadarrera jaisteko deia egin nahi diete herritarrei, parte-hartzaileak animatzeko.