SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/04/19

Sestaoko Udalak Europako funtsetako 3 milioi euro bereganatu ditu Bizkaiko Labe Garaietako Ikastun-Eskola birgaitzeko

Sestao izan da diru-laguntzen deialdi honetan saritutako 181 udalerrietako bat

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Europar Batasunetik datozen Next Generation funtsen bidez, Sestaoko Udalak titulartasun publikoko eraikinak (PIREP) birgaitzeko laguntzen deialditik 3 milioi euro bereganatu ditu, Bizkaiko Labe Garaietako Ikastun-Eskola zaharra hartu zuen eraikina birgaitzeko.

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Europako funtsen deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen 2022ko martxoaren 11n. Programa horrek udalerrian inbertitzeko finantzaketa ekonomikoa lortzeko aukera ematen zuela ikusita, 2022ko ekainaren 9an Udalak Ikastun-Eskolarako birgaitzeproposamen bat aurkeztu zuen deialdi honetara. Izan ere, garai hartanhigiezinaren jabetza ArcelorMittal enpresarena zen arren, ordurako abian ziren titulartasuna udalen esku uzteko gestioak.

Apiril honen hasieran, hilaren 3an hain zuzen ere, Ministerioak Udalari hiru milioi euro esleitzen dizkion behin-behineko ebazpena argitaratu ondoren; joan den ostiralean, hilaren 14an, laguntza ekonomiko hori emateko behin betiko ebazpena onartu zen.

Horrela, Sestao Europako funtsen deialdi honetan saritutako 181 udalerrietako bat bihurtu da. Dirulaguntza jaso duen programak sortutako interes handia ulertzeko, kontuan hartu behar da udalek Ministerioaren dirurik jaso ez duten beste 699 proiektu gehiago aurkeztu zituztela.

Joan den abenduan, notario aurrean sinatutako eskritura publikoaren bidez, ArcelorMittalen Ikastun-Eskolaren eraikina Udalari eskualdatzea formalizatu zen.Albiste honen berri izan ondoren, Udalak lanean jarraituko du Sestao Berri sozietate publikoarekin, eraikin historiko hori eraberritzeko proiektu bat garatzeko.