Prentsa Aretoa
2023/04/03
Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro inbertituko ditu Ibarzaharra enpresa-parkean osasun-polo bat sustatzeko
Ibarzaharra Enpresa Parkean inbertsioa SPRILURen bidez egingo da
Sestaoko alkate Ainhoa Basabek, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estíbaliz Hernáezek eta SPRILUReko zuzendari nagusi Txaber Ourok bisita bat egin dute Ibarzaharra enpresa-parkera, bertan egingo baitu Eusko Jaurlaritzak osasun-poloko jarduerarako eraikin bat.
SPRILUR sozietate publikoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko erakundea, aspalditik garatzen ari den proiektu horri esker, espazio bat gaitu ahal izango da sektoreko enpresek beren artikuluak eta zerbitzuak probatu eta egiaztatzeko, merkaturatu aurretik.
Udalari 2.260 metro koadroko partzela bat erostea izan zen SPRILURek iaz Sestaon osasun-poloa instalatzeko egin zuen lehen urratsa; eta apustu hori duela gutxi berretsi da, eraikin berriaren eraikuntza-proiektua kontratatu baita, diseinua datozen hilabeteetan prest egon dadin.
Osasun-polo hori eraikitzea Ezkerraldea-Meatzaldea 2030 Eskualdeko Plan Estrategikoaren barruko trakzio-proiektuetako bat da. Bi eskualde horiek bultzatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri zuten Plan horretan beste ekimen garrantzitsu batzuk ere sartu dira, hala nola parke teknologiko berria, kutsatutako lurzoruak beste jarduera ekonomiko batzuetarako berreskuratzea, edo industria-turismoari ematen ari zaion bultzada.
Eraikina enpresentzako zerbitzu-zentro bat izango da, gailu medikoetarako balidazio- eta ziurtapen-sistemetan espezializatua. Gailu medikoetan espezializatu eta balio izango du 3Dn testatzeko, adimen artifizialerako, eta datuen prozesu edo errehabilitaziorako. Gainera, gailu medikoak eta produktu sanitarioak diseinatu, garatu eta fabrikatzeko aukera emango du, Euskadin gailu medikoak garatu nahi dituzten enpresei laguntza eskainiko baitie beren, saiakuntza funtzionalen faseetan, saiakuntza klinikoetan eta azken baliozkotzean/ziurtapenean.
Zentroak behealdea eta sei solairu izango ditu, eta instalazioak 11.300 metro koadrokoak izango dira.
“Sestaoko proiektu berritzaile baten aurrean gaude, eta gure herriaren suspertze ekonomikoa bultzatzen eta kalitatezko enplegua sustatzen jarraituko dugu. Polo Sanitario horrek mapan jarriko du Sestao, eta espero dugu hura abian jartzeak mesede egingo diola sektore sanitarioari lotutako enpresa berriak sortzeari.” Hori adierazi du Ainhoa Basabek eta eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari egitasmo hori garatzerako Sestaoren aldeko apustua egiteagatik.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14