SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/03/27

Abian dira Juan Ellacuria Udal Egoitza handitzeko lanak

Udalak 340.000 euroko inbertsioa egingo du proiektu honetan, aldageletarako eta biltegietarako 230 metro koadro irabazteko

rss Ezagutzera eman
Abian dira Juan Ellacuria Udal Egoitza handitzeko lanak

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Juan Ellacuria Udal Egoitza handitzeko obrak hasi ditu, hirugarren adinekoen zentroa egungo beharrizanekin bat datozen langileentzako biltegi eta aldagelez hornitzeko.

Lanak otsailean hasi ziren eta uztailaren amaieran amaitzea aurreikusten da 341.272 euroko inbertsio ekonomikoa egin ondoren.

Proiektuaren bidez, zentroko langileen egungo higiene-zerbitzuak eta aldagelak eraberritu eta handitu nahi dira, bai eta biltegiratze-espazioa zabaldu ere jardueraren berezko tresnetarako.

Leku gehiago irabazteko, Udal Egoitzak ondoko eraikinaren zati bat hartuko du. Eraikin horretan, BBK-k haurtzaindegirako jarduera bat garatu zuen, bertan behera utzi arte. Obra honi esker, adinekoen zentroak 234 metro karratu gehiago lortuko ditu.

Bi eraikinak lotzeko, mehelinean lehendik zegoen erdiko pasabide bat ireki da berriro, egoitzako langileak instalazio berrietara sartu ahal izan daitezen.

Gainera, kanpoko ate bat irekiko da haurtzaindegi zaharraren hegoaldeko fatxadan, langileek soilik erabiltzeko.

Erreforma horren bidez, langileek bakarrik erabiltzeko gune bat benetan bereiziko da erabilera publikoagoko gainerako egoitzetatik, eta horrek zirkulazioa eta jardueraren funtzionamendu orokorra hobetzea ekarriko du.Ainhoa Basabe alkateak eta Leire Fernández Obretako zinegotziak obretara egindako bisitan adierazi dutenez, egiten ari garen proiektu honek erantzun positiboa eman nahi die egoitzako zuzendaritzak eta langileek azken urteotan aldagelak eta biltegia handitzeko eskatu dizkiguten beharrei, egungo espazioak txiki geratu baitziren dauden beharretarako.