Prentsa Aretoa
2023/01/10
Ballontiren ezkerreko erreka-bazterrean ibai- parke bat sortzeko obrak hasi dira
Proiektu horri esker, 6.000 metro koadroko azalera berreskuratu ahal izango da herritarren aisialdirako
Ainhoa Basabe Sestaoko alkateak iragarri du aste honetan hasiko direla Ballonti errekaren ezkerreko ertzean ibai-parke bat sortzeko obrak. Jarduketa hau Ibarzaharra Enpresa Parkea urbanizatzeko proiektuaren 3. faseari dagokio eta bere aurrekontu ekonomiko guztia, 700.000 euro, poligonoa sustatzen duen enpresaren kontura izango da, urbanizazio- karga baita.
Basabek azaldu duenez, jarduera honi esker, herritarren aisialdirako 6.000 metro karratu inguru berreskuratuko dira Enpresa Parkearen eta Bilbo-Muskiz trenbidearen artean. Proiektuak ezkerreko ibai-ertzaren ingurumen- egokitzapena aurreikusten du; eta horretarako, sastrakak kendu eta 450 zuhaitz eta zuhaixka autoktono landatuko dira, hala nola urkiak, ezkiak, lizarrak, zumarrak, astigarrak eta alertzeak.
Halaber, jarduketa honek 500 metroko luzera eta hiru metroko zabalera izango duen bide bat berregokitzea ere sustatuko du. Bidea eta ibaia paraleloan joango dira, eta argiteria publikoa, bankuak eta paperontziak izango ditu. Obrari amaiera emateko, oinezkoek eta txirrindulariek Ballonti ibaia zeharkatu ahal izateko pasabide txiki bat jarriko da Costco parean.
Lanak egiteko epea hiru hilabetekoa izango da, eta martxotik apirilera bitartean amaitzea aurreikusten da, hotela eraikitzeko obren bukaera aldera.
Hirugarren fase hau burututa, Ibarzaharra enpresa-parkearen urbanizazio-proiektua guztiz amaitutzat emango da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14