SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/12/09

Sestaoko merkataritzak Gabonetako kanpaina abian jarri du

La Asociación de Comerciantes de Sestao, contando con la colaboración del Ayuntamiento, ha iniciado la tradicional campaña de Navidad en la que organizará una serie de iniciativas encaminadas a dinamizar y promocionar el comercio local, dar un ambiente festivo y navideño al municipio y contribuir a que la gente disfrute de estas fechas tan entrañables

rss Ezagutzera eman
Sestaoko merkataritzak Gabonetako kanpaina abian jarri du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Merkatarien Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, ohiko Gabonetako kanpainari ekin dio. Kanpaina horretan, hainbat ekimen antolatuko ditu tokiko merkataritza dinamizatu eta sustatzeko, eta herrian festa- eta Gabon-giroa piztuz, guztiok egun berezi horiek goza ditzagun laguntzeko.

Sestaoko XXV. erakusleiho lehiaketa

Egun seinalatu horietan erakusleihoek duten garrantzia azpimarratzeko, Sestaoko 32 negoziok parte hartu dute abenduaren 9tik 31ra bitartean XXV. edizioa egingo duen ohiko erakusleiho-lehiaketan.

Parte hartzen duten establezimendu guztiek hori egiaztatzen duen bereizgarri bat jasoko dute, sarietarako aurkezten den erakusleihoan ikusgai jartzeko.

Erakusleiho-apainketaren, merkataritzaren eta irudiaren munduarekin lotutako pertsonek osatuko dute epaimahaia, eta honako alderdi hauek hartuko dituzte kontuan nagusiki: sormena, argiztapena, erakargarritasun komertziala (produktuaren integrazioa), inpaktu bisuala eta jasangarritasuna.

Lehenengo hiru sailkatuek 1.000, 650 eta 400 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren, eta aurten ere 200 euroko sari berezia emango zaio barne-dekorazioari. Aurtengo edizioan,herritarren protagonismoa eta parte hartzea bultzatzeko, herri-bozketa egin eta 300 euroko sari berezi bat emango zaio Sestaoko biztanleen “erakusleiho gogokoenari”.

Horretarako, abenduaren 15etik 30era bitartean, bozketa-txartelak eta botoak jartzeko hautestontziak prest egongo dira parte hartzen duten establezimenduetan. Botoa baliozkoa izan dadin, lehiaketan izena emandako establezimenduen 2 zigilu edo sinadura izan beharko ditu, erosketak egitean ipiniko direnak.

Horretaz gain, herri-bozketan parte hartu dutenen artean 100 euroko erosketa-txartel bat zozkatuko da.

Erakusleiho irabazleak zein izan diren urtarrilaren 12an Musika Eskolako ekitaldi-aretoan egingo den merkataritza-galan jakinaraziko da.

Gabonetak, kontsumito Sestaoko saltokietan

Herritarrak tokiko merkataritzan erosteko eta kontsumitzeko premiaz sentsibilizatzeko eta mezu hori helarazteko, jarduera ludiko bat egingo da abenduaren 17an, larunbata, 11:00etatik 14:00etara, San Pedro plazako estalkiaren azpian. Miniaturazko-merkatu bat instalatuko da, eta bertan, haurrak Sestaoko saltokiekin ohitu daitezen, denda txikiak simulatu, eta hainbat saltoki sortuko dira, eta, umeek merkatura joateko dirua marraztu eta publizitate-kartelak egin ahal izango dituzte. Magia-ikuskizun bat ere izango dute.

Gainera, merkatuak oso espazio berezia izango du: Olentzero eta Mari Domingiren baserria, haurrek beren gutunak idatzi eta haiei eskutik eskura eman ahal izateko.

Txikientzako kanpai-hotsak

Merkatarien Elkarteak, Gabonetako jardueren barruan, Gabon Zaharreko kanpai-hots aurreratuak era antolatu ohi ditu haurrentzat. Sestaoko herritarrak udalerrian geratzea eta herriko merkataritza sustatzea helburu duen ekintza hori abenduaren 29an egingo da, ostegunean, 18:30etik 20:00etara, San Pedro plazako estalkiaren azpian.

Horrela, Txikienek beren kanpai-hotsez gozatzeko jaian musika-ikuskizun bat izango dute eta gomi-mahatsak ere banatuko zaizkie opari horiek jasotzeko txartelak aurkezten dutuztenei. Txartelak aldez aurretik hartu beharko dira jaira atxikitako saltokietan, kartel batekin identifikatuta egongo direnak kanpai-hotsen jaiaren aurreko egunetan.