Prentsa Aretoa
2022/11/29
Sestaoko Udalak 22 udal etxebizitza zozkatuko ditu Kaiku etorbidean eta Txabarrin
Udalak abenduaren erdialdean irekiko du izena emateko epea
Sestaoko Udalak azaroko ohiko osoko bilkura egin du astearte honetan, eta gai-zerrendako gai garrantzitsuenetako bat, talde politikoek aho batez onartua, alokairuko 22 udal-etxebizitzaren zozketa izan da.
Etxebizitza horietako 20 Kaiku etorbideko 21. atarian daude, Vega-Galindoko hirigintza-proiektuaren lehen fasean VISESAk egin eta, ondoren, Udalari laga zion eraikinean. Beste bi etxebizitzak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitutako pisuak dira, eta Txabarri kaleko 29. eta 35. zenbakietan daude.
Udalak abenduaren erdialdean irekiko du zozketan izena emateko epea, eta hilabete utziko du interesdun guztiek izena emateko aukera izan dezaten.
Sestaon jaioei eta berton denbora luzez bizi direnei lehentasuna emateko asmoz, baldintza bat jarri da: bizikidetza-unitatea osatzen duten errentarietako batek udalerrian erroldatuta egon beharko du, gutxienez, 5 urteko antzinatasun jarraituarekin.
Etxebizitza gehienek logela bat eta bi dituztenez, Udalak espero du emantzipatzeko aukera eskaintzea familiaren etxetik kanpo bizitza-proiektu bat hasteko asmoa duten gazteei.
Etxebizitzak alokairuan esleituko dira, gutxienez 7 urterako, eta alokairuaren prezioa familia-unitatearen diru-sarreren arabera ezarriko da.
Abenduaren erdialdean, izena emateko epea irekitzearekin batera, Udalak zozketaren oinarriak eta haiei dagokien informazio guztia argitaratuko ditu udalaren webgunean, eta informazio-bando bat ere jarriko du atarietan.
Udalak 2018tik antolatuko duen etxebizitzen lehen zozketa izango da hau.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14