SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/11/14

Asteazkenean beste deskontu-bonu kanpaina bat hasiko da Sestaoko 87 saltokitan

Merkatarien Elkarteak eta Udalak 6.000 bonu jarriko dituzte zirkulazioan, sektorean 90.000 euroko inpaktu ekonomikoa sortzea espero dutenak

rss Ezagutzera eman
Asteazkenean beste deskontu-bonu kanpaina bat hasiko da Sestaoko 87 saltokitan

ARGAZKIA JAITSI

Merkatarien Elkarteak, Sestaoko Udalarekin lankidetzan, aurten ere SESTAO BONOA 2022 kanpaina jarriko du abian udazkeneko denboraldi honetan herriko merkataritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko, herritar eta bisitariei euren erosketetan aurrezpen handia egiteko aukera eskainiz. Bonu horrekin kontsumitzaileak % 33ko deskontua lortuko du, sektoreari inongo kosturik eragin gabe.

Jesús Amenedo Sustapen Ekonomikoko zinegotziak eta Fernando Miravalles Merkatarien Elkartearen ordezkariak jakitera eman dutenez, edizio honetan, 15na euroko 6.000 bonu jarriko dira zirkulazioan.

Hori horrela, Ekonomia suspertzeko helburua duen 30.000 euroko udal-inbertsioak 90.000 euroko inpaktu ekonomikoa eragitea espero da.

Bonuak azaroaren 16tik abenduaren 16ra bitartean (biak barne) edo izakinak agortu arte kontsumitu ahal izango dira establezimenduetan.

Deskontua establezimenduan bertan eta erosketa egiten den unean bertan egingo da, eta gehienez 3 bonu metatu ahal izango dira 18 urtetik gorako pertsona bakoitzeko, establezimendu batean eginiko erosketagatik edo hartutako zerbitzuagatik. Bonu bakoitzean kontsumitzaileak 10 € jarriko ditu eta Udalak 5 €; hau da, erabiltzaileak % 33 aurreztuko du. Erosketaren zenbatekoa bonuarena baino txikiagoa bada, ez da eskudirutan kanbiorik itzuliko.

Kanpaina honetan parte hartzeko guztira hainbat sektoretako 87 establezimendu atxiki dira, besteak beste, ondoko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituztenak: ehungintza eta oinetakoak, etxeko ekipamendua, elikadura, argazki-zerbitzuak eta ile-apainketa eta estetika. Eskaintza zabal hori dela eta,kanpaina oso erakargarria da, bai atxikitako establezimenduentzat, bai Sestaoko herritarrentzat.

Parte hartzen duten establezimenduek erakusleihoaren toki ikusgarri batean identifikazio-kartel bat izango dute informazioa eman eta kontsumitzaileen arreta erakartzeko.