Prentsa Aretoa
2022/10/25
Udalak esleitu ondoren, Las Llanas Udal Pilotalekuko obrak azaroan hasiko dira
Udalak 1,1 milioi inbertituko ditu bigarren fase honetan
Sestaoko Udalak joan den astean esleitu zuen Las Llanas Udal Pilotalekua birgaitzeko obren bigarren fasea. 1.177.400 euroko aurrekontua izango duten lan horiek bost hilabeteko epean bukatuta egon beharko dute.
Hainbeste luzatu den aktuazioa amaitzea helburu, Udalak abuztuaren hasieran abian jarri zuen lizitazio-prozesuan zazpi enpresak eskaintzak aurkeztu dituzte. Zerbitzu teknikoek egindako azterketaren ondoren, BYCAM izan da irabazle; eta datozen egunetan horrekin sinatuko da kontratua, azaroan lanei hasiera emateko.
Proiektu hau, joan den otsailaren amaieran onartu zen 2022rako udal aurrekontuko inbertsioetako bat da. Jarduketa honen bidez, Udalak 2019ko azarotik 2020ko azarora bitartean egin zen lehen faseko obrak osatu nahi ditu.
Bigarren fase honetan gauzatuko diren ekintzen artean, honako hauek euren garrantziagatik bereziki azpimarra daitezke:
- Berokuntza- eta aireztapen-sistemak oso-osorik berritzea.
- Taberna modernizatzea eta futbol-zelaiko harmailetarako irteera hobetzea, barrutia segurtasun handiagoz hornitzeko ebakuazio-kasuetan.
- Zoladura fresatzea, asfalto urtuarekin zolatzea eta zoruaren gainazala leuntzea kantxan eta zirkulazio-eremuan.
- Leihoak eta barruko ateak aldatzea.
- Fatxaden estaldura eta azken tratamendua.
Ainhoa Basabe alkatea pozik agertu da obrak laster hasiko direlako, eta aukera aprobetxatu du berriro barkamena eskatzeko instalazio honek itxita daraman denboragatik, eta egoera horrek pilota-klubei ez ezik, kirol-gune horren erabiltzaile diren herritar guztiei ere eragiten dien kalteagatik. ”Alkatetza hartu nuenean, 2021eko maiatzean, finkatu nituen lehentasunetako bat izan zen amaitu gabe zegoen proiektu hau desblokeatzea. Ziurrenik, proiektu hau izapidetzean akatsak egin ditugu, eta haiengandik ikasi beharko dugu beste obra batzuetan berriro errepika ez daitezen. Orain garrantzitsuena gogor lan egiten jarraitzea da, pilotalekuak ateak lehenbailehen ireki ahal izan ditzan eta, beti izan den bezala, berriz ere sestaoarrak biltzeko ohiko guneetako bat izan dadin.”
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14