Prentsa Aretoa
2022/10/25
Udalak Txabarri-El Sol birgaitzeko 3 milioi euro bideratuko ditu 2025. urtera arte
Udalbatzak Sestao Berri sozietate publikoari urtero egingo dizkion ekarpenak onartu ditu
Sestaoko Udalak hiru milioi euro inbertituko ditu 2025era arte Txabarri-El Soleko birgaitze urbanistiko eta soziala bultzatzen jarraitzeko, 2021eko ekainaren 3an Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin eta Sestao Berri sozietate publikoarekin sinatutako lankidetza- hitzarmenarekin bat.
Zehazki, 2022tik 2025era bitartean, Sestaoko Udalak 770.500 euroko ekarpena egingo dio urtero Sestao Berri sozietate publikoari, akordio horretan jasotzen diren hainbat jarduketa finantzatzeko; hala nola, sei etxebizitza-eraikin erosi eta eraisteko, bai eta hirigintza-espediente horien eraginpean dauden familia jabeei beste bizileku bat emateko ere. Udalak, gainera, auzoan egin gabe dauden urbanizazio-obren % 30 ordainduko du, besteak beste, Vicente Díez parke berria egiteko lanak, eta Karrantza kaleko orubearen eta Txabarri kaleko 57tik 61era bitarteko zenbakien atzealdearen urbanizazioa.
Ainhoa Basabe alkateak honako hau adierazi du: “Gaur, asteartea, egindako osoko bilkuran, Udalak Sestao Berri sozietate publikoari urtero emango dizkion kuotak onartu ditugu, eta, horiekin, berriz ere, auzoarekin dugun konpromisoa adierazi nahi dugu, inbertsio ekonomiko nabarmen honek datozen urteetan Txabarri-El Sol eremua eraldatzen jarraitzeko aukera emango baitigu.
Udalak zenbait konpromisori aurre egin behar dien era beran, Eusko Jaurlaritzak ere bereak bete behar ditu. Hori horrela, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du bi eraikinen eraispena ordaintzeko, Txabarri eta Los Baños kaleetako hainbat orubetan 127 etxebizitza sozial eraikitzeko, Txabarri kaleko 69. zenbakia birgaitzeko eta egin beharreko urbanizazio-obren % 70 ordaintzeko. Ekintza horiek aurrera eramateko, exekutibo autonomikoak 13 milioi euro inguru jarriko ditu mahai gainean.
Hitzarmen horri esker, gaur egun gauzatzen ari diren jarduera nagusiak honako hauek dira: infraetxetzat jotako Los Baños kaleko 49. eta 51. zenbakidun eraikinak eraistea eta Orixe kalean (Nicolás Ormaechea) 15 etxebizitza sozial eraikitzea. Duela gutxi, gainera, Txabarri kaleko 67. zenbakian 7 etxebizitza sozial eraikitzeko lizitazioa egin du Eusko Jaurlaritzak.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14