Prentsa Aretoa
2022/10/17
Udala 4.000 gazteri zuzenduko zaie beren ideiak eta iradokizunak jasotzeko
“Plazaratuz” proiektuak Sestaoko gazteei bideratutako udalpolitikak ebaluatu nahi ditu
Sestaoko Udalak entzule aktiboa izan nahi du abian jarri duen asmo handiko prozesu berrian. Bizkaia Gaztedi lurraldeestrategiaren esparruan, 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektuak gaur egun jasotzen dituzten udal-zerbitzuei buruz haiek duten iritzia jaso nahi du, eta, are garrantzitsuagoa dena, etorkizuna planifikatzeko gazteen ekarpenak eta iradokizunak ere biltzea du helburu, informazio horrek Udalari aukera eman diezaion beraien benetako eta gertueneko beharretara egokitutako programa berriak sortzeko.
Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza estuaz, proiektu hau bultzatuko du 2022an eta 2023an tokiko gazte-politiken plangintza, artikulazioa eta integrazioa, garatu eta gauzatu daitezen bermatzeko.Horrela, Udalak Sestaoko gazteriarekin duen konpromisoari indar berria eta jarraipena eman nahi dio.
Gaurtik aurrera, Sestaoko ia 4.000 gaztek etxean jasoko dute galdetegi labur bat betetzeko gonbitea egingo dien QR kode bat duen gutun bat. Emaitzak oso lagungarriak izango dira diagnostiko bat egin eta udal-zerbitzuak modu
eraginkor eta efizienteagoan egokitu ahal izateko. Gainera, Udalari aukera emango diote jakiteko, gazteen aburuz, erakundeak abian jarri beharko lituzkeen proiektuak eta erantzunek gazteriari eta beste udal-arlo batzuei buruzko politika berriak egituratzeko ere balio izango dute.
Pizgarri gisa eta inkesta honetan parte hartzeagatik eskerrak emateko, Udalak patinete elektriko bat, AirPod batzuk eta tableta bat zozkatuko ditu parte
hartzen duten guztien artean.Sestaoko gazteentzako proiektu pilotu hau, beraz, beste urrats bat da udalaren gazte-estrategian, eta eredu hobetu baten garapena planteatu nahi du. Horrela,
eta arlo bakoitzaren berezko eskumenei jarraiki, udal-zerbitzuek gauzatu beharreko jarduera eta estrategia eguneratuak jasoko dira.
Tokiko gazteek egindako proposamenetan oinarritzen den metodologia inklusibo batetik abiatuta, gaur aurkezten den lehen feedback horrek partehartzearen garrantzia berresten du, bereziki gazteena. Informazio bilketa hori Plazaratuz estrategiaren barruko zenbait jardunen lehen urratsa; eta Gazteriazerbitzuak erabiltzaileengana hurbiltzea helburu duen estrategia horri lotuta, laster, Sestaoko gazteak ardatz nagusi gisa izango dituzten hainbat jarduera iragarriko dira udalerrian.
Inkestarako sarbidea: https://forms.office.com/Pages/ResponsePage.aspx?id=hWi4dnqmEkmsDS8keiK9cJD4MfUA2OVNgpM5qj0CfAlUM1laU1RaVzgyRVo2UlM2SDdUSDNQM0gyVS4u
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14