Prentsa Aretoa
2022/10/14
Bihar egingo den Sestaoko emakume sortzaileen merkatuak 20 artisautza-postu izango ditu
Aurten, artisau produktuen saski bat zozkatuko da 14:00etan plazan
Bigarren urtez jarraian, Emakumeak Ahalduntzeko eta Prestakuntza Feministarako Eskolaren jardueren barruan, eta Berdintasun arloak bultzatuta, bihar larunbata, urriak 15, udalerriko emakume sortzaileen merkatuaren bigarren edizioa egingo da Sestaon.
Azoka 10:00etatik 14:30era izango da San Pedro plazan, eta hainbat arte diziplinatako 20 artisautza postu izango ditu. Parte hartzaileen artean, Sestaoko 10 emakume egongo dira; eta beste 10ak, berriz, Euskadiko beste leku batzuetatik etorritakoak izango dira. Merkatuan ehungintzarekin, idazketarekin, ilustrazioarekin, imitaziozko bitxiekin, bitxigintzarekin eta dekorazioarekin lotutako diziplinak aurkitu ahal izango ditugu, besteak beste.
Gainera, aurten, artisau produktuen saski bat zozkatuko da 14:00etan plazan. Zozketan parte hartzeko txartelak egindako erosketekin batera banatuko dira.
Merkatuak emakume sortzaileen aldeko aldarrikapena izan nahi du. Beraien denbora eta profesionaltasuna sormen-lanaren eta ekoizpen-prozesu sentikor eta, betiere erabilitako materialei garrantzia emanez, jasangarriaren zerbitzura ari diren emakumeen aldarrikapena. Era berean, merkatu honen bitartez, Sestaoko emakume sortzaileei aukera eman nahi zaie espazio publikoa berea egiteko eta herritarren aurrean euren burua ezagutzera emateko. Azkenik, azoka honetan parte hartzeak aukera ematen die Sestaoko emakume sortzaileei Ezkerraldeko, Bizkaiko eta Euskadiko beste emakume sortzaile batzuekin lankidetza-sareak ezartzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14