SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/09/26

Udalak 40 aparkaleku egokituko ditu Txabarriko orube batean

Lanak joan den astean hasi ziren, eta aurreikuspena hilabete inguruko epean amaitzea da

rss Ezagutzera eman
Udalak 40 aparkaleku egokituko ditu Txabarriko orube batean

ARGAZKIA JAITSI

Udalak 40 aparkaleku egokitzeko lanak hasi ditu Txabarri kalean dagoen orube batean; Sorospen Etxearen atzealdean, hain zuzen.

Ainhoa Basabe alkateak azaldu duenez, jarduera hau Txabarri kaleko mendi- hegalak garbitu eta urbanizatzeko proiektuaren barruan dago. Izan ere, Udalak duela urtebete ekin zion 1,6 milioi euroko inbertsioa duen proiektu horri.

Egitasmo hori bost fasetan banatzen da, eta horietako bat aparkaleku hori eraikitzea da, gutxi gorabehera hilabeteko epean zerbitzuan jartzeko. Kokapenagatik, Txabarri kaleko lehen atariei eta La Bariega, Rebonza, Los Baños, Kueto eta Bide Nagusiko beheko aldeei emango die zerbitzua.

Joan den astetik, langileek inguru horretan dihardute. Lehenik eta behin, saneamendu-sarea egingo dute, eta, ondoren, egoera txarrean dauden zoru- eremuak saneatuko dituzte. Amaitzeko, aparkalekua asfaltatu eta seinaleztatu egingo dute.. Txabarri kaletik aparkalekura sartzeko bidea berriz asfaltatzea ere aurreikusita dago, egoera txarrean baitago denboraren eraginez.

Sestaoko Udalak 2021eko urrian hasi zituen, guztira, 1,6 milioi euroko inbertsioa eragingo duten Txabarri kaleko mendi-hegalak garbitu eta urbanizatzeko lanak.

Harrezkero, hainbat jarduera egin dira Iberia kalearen eta Sorospen Etxearen artean. Adibidez, Hiru Kontzejuen Plazaren atzealdeko saneamendu-sarea konpondu eta Bizkaiko Labe Garaien lantegi zaharrera sartzeko tunelaren ahoaren aurrean dagoen zabalgunea txukundu egin da.

ArcelorMittaleko sarreran biribilgune bat eraiki da; eta oinezkoentzako espaloiak egin dira Sestao Bai Enpresa Parketik sartzeko bidea hobetzeko. Labe Garaiaren ondoan parke publiko bat eraikitzen ari dira, eta mendi-magaletan sastrakak garbitu eta egoera txarrean zeuden zuhaitzak kendu egin dituzte.