SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/09/16

Berdintasun Arloak izena emateko epea ireki du Sestaoko Emakume Sortzaileen II. Merkatuan erakusketari gisa parte hartzeko

Merkatu honen helburua da hainbat diziplina artistikotan diharduten Sestaoko emakume sortzaileek egindako lanak ikusaraztea eta, horretaz gain, sareak sortzea haien eta Euskadiko beste emakume sortzaile batzuen artean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Bigarren urtez jarraian, Udaleko ​Berdintasun Arloak bultzatutako Emakumeak Ahalduntzeko eta Prestakuntza Feministarako Eskolaren esparruan, udalerriko Emakume Sortzaileen Merkatuaren bigarren edizioa egingo da Sestaon.

Merkatu honen helburua da hainbat diziplina artistikotan diharduten Sestaoko emakume sortzaileek egindako lanak ikusaraztea eta, horretaz gain, sareak sortzea haien eta Euskadiko beste emakume sortzaile batzuen artean.

Merkatuak hainbat arte eta artisautza diziplinatan diharduten sortzaileen lanak erakusteko postuak izango ditu. Berrikuntza gisa, aurten artisau-produktuen saski bat zozketatuko da plazan, 14: 00etan.

​Azoka urriaren 15ean izango da, Kasko plazan (euria egingo balu, ordea, San Pedro plazan egingo da), 10:00etatik 14:30era.​​

Parte hartzeko, inprimaki hau bete beharko da: https://forms.office.com/r/H4BdKqg8xP. Gainera, erakusgai jarri beharreko 5 produkturen argazkiak, izen-abizenak eta proiektu/markaren izena igorri beharko dira mezu elektroniko baten bidez helbide honetara: sestaokoemakumesortzaileak@gmail.com.

I​zena emateko epea irailaren 16an (ostirala) hasi eta irailaren 28an (asteazkena) amaituko da.

​Edozein zalantza argitzeko, berdintasuna@sestao.eus helbide elektronikoa edo 688633765 telefono zenbakia erabili.​​

Next Euskadi