SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/09/08

Aire zabaleko zinema Sestaora itzuli da

Iazko programak izandako harrera onaren ondoren, lau film proiektatuko dira irailean zehar

rss Ezagutzera eman
Aire zabaleko zinema Sestaora itzuli da

ARGAZKIA JAITSI

Iaz Kasko plazan antolatutako aire zabaleko zinema zikloak harrera ona izan zuenez, Udalak aisialdi-programa interesgarri hau errepikatzea erabaki du. Horrela, irailean zehar arrakasta handiko lau film proiektatuko dira, batez ere familiei zuzenduak.

Aire zabaleko zinema ziklo honen programazioarekin, azken bi urteetan jasan dugun pandemiaren ondoren, Sestaok lanean jarraitzen du normaltasuna eta kaleko jarduerak berreskuratzeko.

Zikloa ostiral honetan hasiko da Santiago Segurak zuzendutako A todo tren! Destino Asturias. komediaren proiekzioarekin. Programak El bebe jefazo: negocio de familia filmarekin jarraituko du irailaren 16an eta irailaren 23an aktoreen artean Robert de Niro lanean ikusteko aukera emango duen En guerra con mi abuelo filma eskainiko du.

Azkenik, irailaren 30ean, ostirala, Sable-hortz kapitaina eta diamante magikoa euskarazko filma proiektatuko da Euskal Jaiaren ospakizunekin bat eginez.

Emanaldiak Kasko plazan egingo dira 20:00etatik aurrera. Euria egiten badu, jarduera San Pedro plazara eramango da, estalpean gozatu ahal izateko.

Aire zabaleko zinema-ziklo honen antolaketa, 2022ko ekitaldiko Udal Aurrekontuari Alderdi Sozialistak aurkeztu eta Gobernu Taldeak onartu zuen zuzenketa baten emaitza da.