SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/09/05

Udalak berriz ere lizitaziora atera du Galindoko futbol-zelaien erreforma, lehen prozesua esleitu gabe geratu ondoren

Udalak prezioak birkalkulatu ditu aurrekontua merkatuaren egungo egoerara egokitzeko

rss Ezagutzera eman
Udalak berriz ere lizitaziora atera du Galindoko futbol-zelaien erreforma, lehen prozesua esleitu gabe geratu ondoren

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak berriro atera du lizitaziora Galindoko futbol-zelaien erreforma. Izan ere, aurtengo udaberrian egindako lehen ahalegina esleitu gabe geratu zen, aurkeztutako eskaintza bakarrak Udalak baldintza-orrietan ezarritako eskakizunak betetzen ez zituelako.

Kontratuak lehenengo saiakeran aurrera ez egiteko arrazoiak aztertu ondoren, zerbitzu teknikoek uste dute eraikuntza-materialen prezioen gorakadak enpresen parte-hartzea mugatu duela; zeren kirol-instalazio horretan garatuko den jarduera hain garrantzitsua izanik, lehiaketan eskaintza gehiago jasotzea espero baitzen.

Proiektu horren kontrataziorako aurrekontu ekonomikoa – ia 2,7 milioi euro – agian ez zen erakargarria izan enpresentzat; horregatik, Udalak, merkatuaren egungo egoera kontuan hartuta, berriz ere kalkulatu ditu zenbatekoak, eta orain lanak lizitaziora atera dira 3,5 milioi euroko gehieneko prezioan.

Aurrekoan bezala, lizitazioan proiektuaren idazketa eta obrak sartzen dira, baina oraingo honetan obra-zuzendaritza kontratutik atera da, Arkitektoen Elkargoaren gomendioz.

Jarduketa honen bidez Galindoko futbol-zelaiek dituzten gabeziak konponduko dira. Lehenik eta behin, Ballontiko Ardatza eraiki eta finkatzearen ondorioz sortu ziren egonkortasun-arazoak konponduko dira. Bigarrenik, soropil artifiziala jarriko da bi joko-eremuetan. Hirugarrenik eta azkenik, aldagelak eta argiztapen berria jarriko dira instalazioan.

Enpresek irailaren 28ra arteko epea izango dute Galindoko Zelaiak erreformatzeko eskaintzak aurkezteko.