SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/09/02

260 kirolarik eman dute izena igande honetan Sestaoko triatloian parte hartzeko

Irailaren hasierarekin batera, azken urteetan egutegiko orri honetan leku garrantzitsua egin duen kirol-probetako bat itzuliko da, Sestaoko triatloia, datorren igandean, hilak 4, jokatuko dena

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Astelehenean itxi zen izena emateko epea, eta proba antolatu duten Sestaoko Berde-Beltz Triatloi Klubak, Triatloiko Euskal Federazioa eta Udalak berak baieztatu dutenez, zortzigarren edizio honetan parte hartzeko izena eman duten kirolariak 260 dira, Euskadi, Errioxa, Nafarroa, Kantabria, Gaztela eta Leon, Madril eta Kolonbiatik etorritako Kirolari bat ere espero da etortzea, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle izan zen garaitik gure ingurua ondo ezagutzen duena.

Kategoria absolutuaz gain, kadete, junior, 23 urte azpiko eta 1, 2 eta 3 jokalari beteranoek parte hartuko dute proban.

Emakumeek goizeko 11etan hartuko dute irteera, eta gizonek zazpi minutu beranduago. 750 metro igeri egin, 22 kilometrotan pedalei eragin eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte.

Aurretik, 09:30ean, triatloi herrikoiaren hirugarren edizioa jokatuko da, proba “handia” egiten ausartzen ez diren parte-hartzaileentzat distantzia errazagoarekin. Kasu honetan, 300 metro igeri egin, 12 kilometrotan pedalei eragin eta 2 kilometro egingo dituzte korrika.

Triatloiak trafikoari eragingo dio igande goizean. 9:30etik 14:30era bitartean, Benediktara sartzeko bidean, Txabarri, Rivas, Kaiku hiribidea eta Jose maisua kaleetan, eta Las Canteraseko biribilgunean eta Ballontiko ardatzean mozketak egitea aurreikusi da.