SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/08/26

Ireki da etxebizitza-eraikinak birgaitzeko eta haien irisgarritasuna hobetzeko laguntzak eskatzeko epea

Aurten, Udalak 289.500 eurora igo du horretarako aurrekontua

rss Ezagutzera eman
Ireki da etxebizitza-eraikinak birgaitzeko eta haien irisgarritasuna hobetzeko laguntzak eskatzeko epea

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udaleko Hirigintza Arloak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu Etxebizitza-eraikinak birgaitzeko eta haien irisgarritasuna hobetzeko obrak egiteko jabeen-erkidegoei dirulaguntzak emateko deialdiak.

Programa horiek oso lan-tresna garrantzitsuak dira udalerria zaharberritu eta modernizatzeko prozesuaren barruan eta euren higiezinen hobekuntza-proiektuei ekin dieten etxejabeen erkidegoen ahalegina saritzea dute helburu. Hortaz, deialdiari esker, esaterako, laguntza jaso dezakete fatxada birgaitu, teilatua aldatu eta igogailuak edo irisgarritasuna hobetzeko bestelako konponbideak instalatzeko lanek.

Eraikinak birgaitzeko laguntzak

Deialdiaren xedea da bizitegi-erabilera duten eraikinak oso-osorik birgaitu, fatxadak eta/edo estalkiak erabat konpondu eta beste elementu komun batzuk (hala nola egitura, patioak, ataria, eskailerak, instalazioak eta antzekoak) berritze aldera emango diren dirulaguntzak arautzea.

Eraikinak osorik birgaitzeko eta elementu komunak eraberritu edo konpontzeko dirulaguntzak Txabarri-El Sol Birgaitze Integraleko Gunean dauden jabeen erkidegoentzat baino ez dira emango.

Fatxadak eta/edo estalkiak erabat konpontzeko dirulaguntzak, berriz, udalerriko etxejabeen erkidego guztientzat izango dira.

Deialdira aurkeztu ahal izango dira 2022. urtean zehar obrak egin dituzten jabeen erkidego guztiak, baldin eta lanak abenduaren 31 baino lehen amaitzea aurreikusten bada. Txabarri-El Sol Birgaitze Integraleko Gunean dauden erkidegoen kasuan, obrak amaitzeko epea zabalagoa da, eta 2023ko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

Programa hori gauzatzeko, 150.000 euroko aurrekontua esleitu da Txabarri-El Soleko eskariei erreparatzeko eta 63.000 eurokoa gainerako udalerriko eskaerei erantzuteko.

Dirulaguntzak eskatzeko epea dagoeneko irekita dago, eta irailaren 26an amaituko da.

Eskabideak, dokumentazioarekin batera, Sestaoko Udaleko Hirigintza Arloan aurkeztu beharko dira.

Irisgarritasuna hobetzeko laguntzak

Deialdi honen helburua da higiezinen elementu komunetan hesi arkitektonikoak kentzeko eta irisgarritasuna ahalbidetzeko emango diren dirulaguntzak arautzea. Diruz lagunduko da, adibidez, igogailuak instalatzea, arrapaladak eraikitzea edo xede bera duen beste edozein jarduketa.

Aurtengo deialdira aurkeztu ahal izango dira 2022an obrak egin dituzten erkidego guztiak. Dena den, proiektuak oraindik gauzatzen ari diren erkidegoen kasuan, nahitaezkoa da jarduketa oso-osorik aurtengo abenduaren 31 baino lehen bukatuta egotea.

Programa honetarako Udalak 76.500 euroko aurrekontua du.

Dirulaguntzak eskatzeko epea dagoeneko irekita dago, eta irailaren 26an amaituko da.

Eskabideak, dokumentazioarekin batera, Sestaoko Udaleko Hirigintza Arloan aurkeztu beharko dira.