SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/08/02

Udalak lizitaziora atera ditu Las Llanaseko Udal Pilotalekuko obrak

Enpresa interesdunek irailaren 2ra arte izango dute eskaintzak aurkezteko

rss Ezagutzera eman
Udalak lizitaziora atera ditu Las Llanaseko Udal Pilotalekuko obrak

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak hasi ditu Las Llanaseko Udal Pilotalekua birgaitzeko obrak kontratatzeko administrazio-izapideak.

Proiektu hau, joan den otsailaren amaieran onartu zen 2022rako udal aurrekontuko inbertsioetako bat da.

Jarduketa honen bidez, Udalak 2019ko azarotik 2020ko azarora bitartean egin zen lehen faseko obrak osatu nahi ditu.

Bigarren fase honetan gauzatuko diren ekintzen artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Berokuntza- eta aireztapen-ekipoak oso-osorik berritzea.
  • Taberna modernizatzea eta futbol-zelaiko harmailetarako irteera hobetzea, barrutia segurtasun handiagoz hornitzeko ebakuazio-kasuetan.
  • Zoladura fresatzea, asfalto urtuarekin zolatzea eta zoruaren gainazala leuntzea joko-gainazalean eta zirkulazio-eremuan.
  • Fatxaden estaldura eta azken tratamendua.

Enpresa interesdunek irailaren 2ra arte izango dute eskaintzak aurkezteko. Proiektuak 1.249.236 euroko aurrekontua dauka.