SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/07/14

Amaitu dira Las Llanas Udal Futbol Zelaiko komun berriak egiteko lanak

Komunak tribunako erdiko korridorera lekualdatzeak espazio horren irisgarritasun unibertsala ahalbidetzen du

rss Ezagutzera eman
Amaitu dira Las Llanas Udal Futbol Zelaiko komun berriak egiteko lanak

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Las Llanas Udal Futbol Zelaiko “Fernando Sancristóbal” tribunako komun berriak egiteko lanak amaitu ditu.

Egindako obrarekin komunak sototik harmailen erdiko korridorera eraman dira, irisgarritasun unibertsala izan dezaten.

Espazio berri horretan, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako komun bat dago, 4 konketa eta 4 komunontzi dituen emakumeentzako komun bat, eta 4 konketa, 4 komunontzi eta 12 pixaleku dituen gizonentzako komun bat.

Las Llanas futbol-zelaia modernizatzeko azken urteotan egin den planaren barruan kokatzen den jarduketa horretarako 150.000 euroko inbertsioa egin da.

Horrekin lotuta, azken urteotan beste lan hauek ere egin dira: argi-dorreetan LED fokuak instalatzea, Preferentzia Harmailako bainugelak berritzea, megafonia berri bat instalatzea, tribunako eserlekuak ordeztea eta Preferentzia Harmailarako irisgarritasuna hobetzeko eskailera-mailak zuzentzea.

Next Euskadi