Prentsa Aretoa
2022/07/05
"4 orduko BTT iraupen-lasterketa” Las Camporras parkera itzuliko da datorren larunbateanBTT’ regresa este sábado a Las Camporras
Rebonza Txirrindularitza Elkarteak eta Sestaoko Udalak antolatuta, bi gurpiletako 80 zale inguru biltzea espero du
Iazko lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, Rebonza Txirrindularitza Elkarteak eta Sestaoko Udalak datorren larunbatean antolatuko dute bigarren 4 orduko BTT iraupen-lasterketa.
“4 orduko iraupen-proba” mendiko bizikleta-lasterketa Las Camporras parkean egingo da eta lau orduko iraupena izango du. Txirrindulariek banaka edo binaka parte hartu ahal izango dute, eta zirkuituari buelta gehien ematen dionak irabaziko du proba. Buelta-kopuruan berdinketa egonez gero, irabazlea azken itzuliaren helmuga gurutzatzen lehena izango da. Ez da beharrezkoa izango karrera osoan bizikleta gainean egotea eta, horregatik, lehiaketa-estrategia parte-hartzaile edo talde bakoitzak zehaztuko du.
Proba amaitzean, kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuei emango zaizkie sariak: banakako gizonezkoa, banakako emakumezkoa, gizonezko-bikotea, emakumezko-bikotea eta bikote mistoa. Espero da lasterketak 80 parte-hartzaile inguru erakartzea, hau da, iazkoaren antzeko kopurua.
Las Camporras parkerako diseinatu den zirkuitua Portugaleteko Rivas parkera ere hedatuko da, eta lau kilometroko luzeran hankak hausteko moduko ibilbide aurkeztuko du, berdeguneak eta asfaltatutako eremuak tartekatu eta malda handiko igoera motzak eta jaitsierak ere izango dituena.
Josu del Valle Rebonza Txirrindularitza Elkarteko presidenteak eskertu egin du Udalak proba hau egiteko egin duen ahalegin handia. Proba arratsaldeko zazpietatik gaueko hamaikak arte luzatuko da, eta, ondorioz, txirrindulariek argiak eraman beharko dituzte iluntasunean pedalei eragiteko.
Ikuskizun hori guztia ederki islatuko dute lasterketaren kariaz SERSESTAO Elkarteko kideek egingo duten argazki-rallyan lortutako irudi ikusgarriek.
Jesús Amenedo Kiroletako zinegotziak prentsaurrekoan zera adierazi du: “Guk ez dugu Trapagaran eta Barakaldo auzo-herrietakoen pareko mendirik natura-ibilbide luze eta desnibel handikoak egiteko; baina kirol-espazio gisa bultzatu nahi dugun Las Camporras parkea dugu eta, parke hori oso inguru egokia da iraupen-proba bat antolatzeko.”
Goizean, 10:30etik aurrera, Bizkaiko eskolen topaketa bat ere egingo da, eta bertan zenbait kategoriatako 200 neska-mutil inguru bertaratzea espero da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14