Prentsa Aretoa
2022/06/08
Udalak dei egiten die herritarrei ostegun honetan Sestaoko Hiri Agendaren jardunaldian parte hartzeko
Ostegun honetan, 17:30ean, Sestaoko Hiri Agenda dela eta, ekitaldi partehartzaile bat egingo da Kasko Plazan. Ekitaldi horretan, helduek eta txikiek hainbat jardueraz gozatu eta udalerria hobetzeko proposamenak egin ahal izango dituzte
Ostegun honetan, ekainak 9, Sestaoko 2030 Hiri Agendaren ekimenei buruzko jardunaldia egingo da Kasko plazan. Udalak, Sestao Berrirekin lankidetzan, duela gutxi abian jarri du Hiri Agenda, herri gizatiar, jasangarri, berritzaile eta lehiakorra lortzeko garapen-plan estrategikoak diseinatu eta ezartzeko helburu nagusiarekin.
Ekitaldia ekainaren 9an izango da, ostegunarekin, eta 17:30ean hasiko da Kasko Plazako kioskoaren ondoan. Bertan stand informatibo bat egongo da, interesa duen pertsona, familia edo talde orok bertara hurbildu, informazioa jaso eta jarduera ugaritan parte hartu ahal izateko. Besteak beste, tailerrak, zurezko jolas tradizionalak, txikipark-a eta aire zabaleko ihes room-a egongo dira.
Inkestak ere egongo dira, horien bidez, udalerriko hobekuntza-ekintzak iradoki eta iritzia eman ahal izateko eta Hiri Agendarako logotipo bat aukeratzeko. Gainera, ekitaldian izango diren adituek prozesu horrekin zerikusia duen edozein gai argitu ahal izango dute.
Sestaoko Hiri Agenda 2030
Politika publikoak garapen iraunkorraren alde bideratu nahi dituen tresna da. Herriak eta hiriak funtsezko eragileak dira lurraldearen garapen sozioekonomikorako, eta aberastasuna sortzen jarraitu behar dute, herritarren bizi-kalitateak eta ingurumenak hobera egin dezaten. Horregatik, herritarren parte-hartzea oso garrantzitsua da auzokideok, orainaldian eta etorkizun hurbilean, zein hiri nahi dugun erabaki dezagun. Sestaok ikuspegi eta pertsona guztiak behar ditu hiri-garapenean hobetzen jarraitzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14