Prentsa Aretoa
2022/05/31
Euskal Forging enpresaren zabalkuntzari dion hirigintza plana onartu da
Tresna horrek berak La Naval kalea luzatzea ere bultzatuko du, Arcelor Mittal eta Reimasako sarreran eraikitzen ari diren biribilgune berriarekin lotzeko
Sestaoko Udalak astearte honetan egindako udalbatza osoan behin betiko onartu du Euskal Forging Industria eta Hirugarren Eremuko Hiri Antolamenduko Plan Berezia.
Garrantzi handiko hirigintza-jarduketa horrek hiru helburu ditu. Lehenengoa, Euskal Forging enpresaren hedapena bultzatzea. Bigarrena, Sestao Bai Enpresa Parkearen bide-sistema hobetzea, La Naval kalea luzatuz, gaur egun Arcelor Mittal eta Reimasa enpresetarako sarbidean eraikitzen ari diren biribilgunearekin lotzeko. Eta hirugarrena, enpresa-parke horretako aparkaleku-kopurua handitzea.
Hiri-antolamendu berri horren jatorria Euskal Forging enpresak, Sestaoko Udalak eta Sestao Bai sozietate publikoak 2020ko maiatzaren 8an sinatu zuten hirigintza-hitzarmena da.
Akordio horren arabera, zenbait lursail trukatu ziren. Euskal Forgingek 3.947 eta 3.210 metro koadroko lursail biren jabetza hartu zuen bere lantegiaren ondoan, instalazioak handitzeko. Horren truke, Euskal Forgingek enpresa-parkearen barruan zuen 9.870 metro koadroko lursail baten titulartasuna eman zien Sestao Bai sozietateari eta Sestaoko Udalari, eta Sestao Bai enpresa-parkearen barruan mugikortasuna hobetzeko jarduketa bat gauzatu eta horren kostu ekonomikoa bere gain hartzeko konpromisoa hartu zuen.
Sestaoko alkate Ainhoa Basabek positibotzat jo du hirigintza-plan hori onartzea; izan ere, hauxe adierazi du: “Sestao Bai parkean inbertsio ekonomiko handia sustatuko du. Horrek Sestaoko Euskal Forging enpresaren industria-proiektua eta enplegua sendotuko ditu, eta, aldi berean, Sestao Bai enpresa-parkearen zirkulazio-sistema osoa garatuko dugu, gaur egun eremu horretan dauden enpresa guztien zirkulazioa eta sarbidea hobetzeko.”
Euskal Forging familia-enpresa da, munduko liderretako bat bere sektorean, eta ondoko arlo hautean dihardu: offshore eta onshore merkatu eolikoa, beroan ijeztutako eraztun soldadura gabeak, errodamendu eta biderkatzaileak, turbinak, defentsa, oil & gasa eta ekipo-ondasunak. Enpresaren instalazioak handitzeko interesa bere jardueraren xede diren merkatuen premiek eragiten dute.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14