Prentsa Aretoa
2022/05/26
Karmengo Ama Auzuneko L, N, O eta P blokeetako ur-hornidurarako hodien berritzea kontratatuko da
Obrak apurtu beharko dituen espaloiak berriz zolatzea ere sartzen da proiektuan
Sestaoko Udalak lizitazio publikora atera du Karmengo Ama Auzuneko L, N, O eta P blokeetan edateko urez hornitzeko hodiak berritzea.
Lan horien helburua egungo zuntz-zementuzko hodien ordez burdinurtu nodularrezko hodi berriak jartzea da. Guztira, ia 350 metro lineal hodi aldatuko dira.
Proiektuaren barruan sartzen da, halaber, obra horrek eragindako kaleak zolatzea. Bertan, harrizko baldosekin eraikitako espaloien ordez, baldosa granitikoak jarriko dira, zeramikazko galtzada-harriarekin eta granitozko zintarriarekin konbinatuta.
Obrak 184.000 euroko aurrekontua du.
Udalak 2018an onartu zuen Ura Banatzeko Bigarren Mailako Sarearen Zaharberritze Plana. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin lankidetzan egindako Plan horrek, ur-horniduraren sarean azterketa zehatza egin ondoren, aurkitutako gabeziak jaso eta gabezia horiek konpontzeko jarduera-proposamen batzuk biltzen ditu.
Zehazki, Zaharberritze Planak 2027ra arte ur-hornidurarako hodiak berritzeko 14 jarduketa egitea proposatzen du, eta horretarako milioi bat euro baino gehiago inbertitu beharko dira.
Zein azpiegitura hidrauliko birjarri, birgaitu edo ordezkatu behar den zehazteko Zaharberritze Planak honako irizpide hauek ezarri ditu:
- Lehenik eta behin, 40 urtetik gorako azpiegiturak.
- Bigarrenik, azpiegitura modernoak izan arren, zerbitzua behar bezala emateari eragiten dioten gabezia handiak dituzten azpiegiturak.
Bi irizpide orokor horiei sarearen eguneroko ustiapenaren ondorioz sortutako beste irizpide osagarri batzuk gehitu behar zaizkie; hala nola, behin eta berriz gertatzen diren matxurak, presio nahiz emaririk eza edo hondatuta daudelako edo ur-horniduran jada erabiltzen ez direlako aldatu beharreko materialen presentzia.
Zaharberritze Plan honek dagoeneko bi jarduketa sustatu ditu Karmengo Ama Auzunean. Lehenengoa 2020an gauzatu zen, K blokeari eragin zion, eta 70.000 euroko inbertsioa izan zuen; iaz, berriz, 66.880 euroko inbertsioa egin zen M blokeko lanetan. L, N, O eta P blokeetako Proiektu berri honekin, Sestaoko Udalak beste urrats bat emango du auzoaren hobekuntzarako.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14