SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/05/13

Maiatzaren 28an Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen I. Mendi Martxa egingo da

Muskiz, Ortuella, Portugalete, Zierbena, Santurtzi eta Sestaoko udaletako Berdintasun Sailek antolatuta, 8 kilometroko ibilbidea egingo du Zugaztietan

rss Ezagutzera eman
Maiatzaren 28an Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen I. Mendi Martxa egingo da

ARGAZKIA JAITSI

Maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Egunean, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen I. Mendi Martxa egingo da, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Zierbena, Santurtzi eta Sestaoko Udalek antolatuta. Martxa hori sei udaletako Berdintasun Zerbitzuek egindako ahaleginen emaitza da. Udal horiek modu koordinatuan ari dira lanean proiektu komunak eta feministak martxan jartzeko, udalerrietako gizarte- eragileekin lankidetzan. Aurten udalerri antolatzaile nagusia, Sestao Alpino Club-en laguntzaz, Sestao izan den arren, urtero, herri antolatzaileetako batek txandaka hartuko du udalak eta udal-elkarteen sarea inplikatu nahi dituen ardura hori.

Martxa honen helburuak honako hauek dira:

  • Batetik, Ezkerraldean eta Meatzaldean bizi diren emakumeen aniztasuna aldarrikatzea, emakume langileak eta zaintzaileak, etorkin eta autoktonoak diren aldetik; eta , mobilizazioaren eta borrokaren bidez, egungo Ezkerraldea Itsasadarraren ertzeetatik eraiki duten emakumeak diren aldetik.
  • Bestalde, izaki ekodependentea izanik, gizakiak naturarekin duen mendekotasuna ere nabarmendu nahi da. Mendebaldeko gizarteetan, gizakiak horma sinboliko bat altxatu du bizirik dagoen mundutik bereizteko, benetako amildegi bat sortu du bere bizitzaren eta bizi-tokitzat duen planetaren artean, eta horrek ondorio zuzenak ditu gure egunerokoan. Horrela, martxa honek gure inguruan hamarkadetan kapitalaren onurarako ustiatu diren naturaguneen babesa eta berreskurapena aldarrikatuko du.
  • Azkenik, martxak emakumeen gorputza, osasuna eta plazerrerako eskubidea aldarrikatu nahi ditu, baita espazio berriak konkistatzeko andrazkoek duten gaitasuna ere. Oraingoan, mendia, tradizioz maskulinoa izan den eremu hori, emakumeentzat konkistatu nahi dugu osasun-espazio eta aisialdi eta gozamen kolektiborako gune gisa.

Ibilaldiaren ibilbidea zirkularra izango da, 8 kilometro eta 314 metroko desnibela izango ditu guztira, eta haren irteera eta helmuga Zugaztietan egongo dira. Udal bakoitzak martxan parte hartu nahi duten emakumeen eskura jarriko du 50 plaza izango dituen doako autobus zerbitzua, eta kamisetak banatuko dira ekitaldiaren egunean. Autobusak goizeko 9etan irtengo dira eta arratsaldeko ordu biak aldera itzuliko dira. Irteera puntuak ondorengo hauek izango dira:

  • Muskiz: El Cruceroko Kutxabank bulegoa.
  • Ortuella: Kutxabak bulegoa.
  • Portugalete: Carlos VII.eko metroko sarbidearen ondoan
  • Santurtzi: Lanbidek Parke Nagusian duen bulegoaren ondoan.
  • Sestao: Las Llanas zumarkalea, Kutxabanken bulegoaren parean.
  • Zierbena: Kultur Etxea

Emakumeek izena eman dezakete gaurtik hasita datorren maiatzaren 23ra arte, astelehen hori barne, QR esteka bidez ( https://forms.office.com/r/gQET7qEuck )edo udaletako berdintasun-arloekin harremanetan jarrita. Inskripzioak mugatuak dira eta izen-emateen ordenaren arabera zenbatuko dira.