Prentsa Aretoa
2022/05/03
Sestaoko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Udalak
Irabazlea nor izan den maiatzaren 16an, astelehena, jakinaraziko da
Sestaoko Udaleko Kultura Sailak lehiaketa bat deitu du aurtengo ekainaren 23tik uztailaren 3ra bitartean ospatuko diren San Pedro Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko.
Lehiaketara 18 urtetik gorako guztiak aurkeztu ahal izango dira. Parte-hartzaileek maiatzaren 13ra arteko epea izango dute beren proposamenak Kultura Sailean entregatzeko (Castaños Eraikineko hirugarren solairuan).
Kartel irabazlea maiatzaren 16an, astelehena, 13:00etan jakinaraziko da, epaimahaiak obrak aztertu ondoren. Epaimahaikideak honako hauek izango dira: Kultura zinegotzia eta hala nahi duten Kultura Batzordeko beste zinegotziak, bi artista eta jai batzordeko bi kide.
Kartel irabazleak 900 euroko diru saria jasoko du.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























