SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/04/19

La Benedictako dartsenan jokatuko da asteburu honetan Euskadiko Batel Txapelketa

Larunbatean sailkapen jardunaldia jokatuko da eta igandean finalak

rss Ezagutzera eman
La Benedictako dartsenan jokatuko da asteburu honetan Euskadiko Batel Txapelketa

ARGAZKIA JAITSI

Sestaon jokatuko da asteburu honetan Euskadiko Batel Txapelketa, eta La Benedictako Dartsenara itzuliko da, Euskadiko eta Bizkaiko Arraun Federazioen antolakuntzapean bost urte igaro ondoren, Iberia Arraun Klubaren eta Sestao Kirolak-en laguntzarekin.

Azken aldiz 2017an jokatu zen Txapelketa hau Sestaoko estropada zelaian, eta Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako batel txapelketak jokatu ziren bertan. Ordutik aurrera, azken lau edizioak elkarren segidan egin dira Legutioko urtegian (Araba).

Kanporaketa jardunaldia apirilaren 23an, larunbatean, jokatuko da, 10: 30etatik aurrera, erlojupeko formatuan; finalak, berriz, 24an, igandean, 10: 00etatik aurrera.

Txapelketa honetatik kategoria bakoitzeko hiru taldeak aterako dira, hurrengo asteburuan Pasaian (Gipuzkoa) jokatuko den Espainiako Txapelketan Euskadi ordezkatuko dutenak.

Beste behin ere, Sestaok Euskadiko estropada-zelairik ikusgarrienetako bat duela erakusteko aukera izango du, urtez urte Bizkaiko Batel Txapelketako proba gehienak udalerriak hartzen dituela erakusten duen bezala.