Prentsa Aretoa
2022/03/28
Kultura arloak dantzaldiak eta kalejirak berreskuratuko ditu maiatzetik aurrera
Udalak aurten 16 dantza-saio eta 18 kalejira egitea aurreikusi du
Inauterietako jaien ondoren, Sestaoko Udalak lanean jarraitzen du pandemiaren aurretik zegoen kultura-jarduera bizia berreskuratzeko. Eduardo Abad zinegotziak zuzentzen duen arloaren hurrengo helburuetako bat da hainbat arratsaldez Sestaoko zein auzo herrietako jendearen alaigarri izan diren dantzaldiak eta kalejirak antolatzea. Tradizio handiko bi jarduera horiek aurten itzuliko dira adinekoen pozerako; azken horiek gozatzen baitute gehien jarduera horiekin, Kasko plazan antolatzen diren dantzekin, bereziki.
Udalkideak hauxe adierazi du: “Berriz ere martxan jarri nahi ditugu gizartean oso errotuta dauden akimen horiek; dantzaldien kasuan, gainera, kontuan izan behar da haien balio erantsi apartekoa, lotura handia izan baitute beti adinekoen sozializazioarekin.”
Dagoeneko, Kultura Arola saioak kontratatzen ari da eta, aurreikuspenen arabera, aurten guztira 18 kalejira egingo dira maiatzaren 1etik urriaren 2ra bitartean, eta orkestrek girotutako 16 dantzaldi, maiatzaren 28tik irailaren 24ra.
Udalaren kultur arloko arduradun nagusiaren hitzetan, Udalaren jarrera argia da horri dagokionez: “Badakigu zein diren Sestaoko elkarte eta kultur sarearen beharrak; eta, beraz, ahalik eta intentsitate handienaz ekin behar diegu gure ohiko ibilbide-orrian markatuta zeuden gaiei. Kalejirek dinamizatu eta hedatu egingo dute une honetan hain beharrezkoa den poztasun eta ilusio puntu hori”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14