Prentsa Aretoa
2022/03/24
Sestaoko Udalak Galindoko futbol-zelaien erreforma kontratazio publikora atera eta 2,6 milioi euroko inbertsioa egingo du bertan
Prozesuaren epeak arintzeko, proiektua idaztea eta obrak egitea espediente bakar baten barruan sartuko dira
Sestaoko Udalak datozen egunetan hasikodu Galindoko futbol-zelaiak eraberritzeko proiektua eta obrak kontratatzeko prozesua. Atzo, asteazkena, Tokiko Gobernu Batzarraren bileran espediente hori onartu ondoren, Gobernu-taldeak 2.686.579 euroko gastua izango duen jarduketa horri ekingo dio.
Udalak erabaki du bi izapide horiek, bakoitza bere aldetik egin ohi direnak, kontratu bakar batean bateratzea administrazio-epeak laburtu eta instalazioak ahalik eta azkarren prest egon daitezen. Ondorioz, Udal Kirol Zerbitzuak idatzitako beharren txostena oinarri hartuta, lehiaketa publikoa irabazten duen enpresak instalazioak birmoldatzeko proposamen bat diseinatzeko enkargua jaso, eta zerbitzu teknikoek proiektu hori onetsi bezain laster ekingo die lanei, beste lizitazio bat argitaratu beharrik gabe.
Galindoko futbol-zelaiak Sestaon gehien erabiltzen diren kirol-instalazioetako bat dira, hemengo taldeetako neska-mutil askok bertan entrenatu eta bertan jokatzen baitituzte beren liga-partidak. Esku-hartzearen helburua instalazioek egun dituzten gabezia batzuk konpontzea izango da. Lehenik eta behin, Ballontiko Ardatza eraiki eta finkatzearen ondorioz sortu ziren egonkortasunarazoak konponduko dira. Bigarrenik, bi joko-zelaietan soropil artifiziala jarriko da. Eta, hirugarrenik, instalazio eta aldagelei argiztapen berria ipiniko zaie.
Udal-zerbitzuek prestatu dituzten agiri tekniko eta administratiboen arabera, lau hilabete beharko dira proiektua idazteko, eta hamar hilabete obrak egiteko. Lanen esleipena lortuko duen proposamenak epeak murriztuko ote dituen oraindik jakin gabe ere, gobernu-taldeak uste du lanak urte honen amaieranhas daitezkeela.
Sestaoko alkate Ainhoa Basabe baikor agertu da albisteagatik; izan ere, “lizitazioaren hasierak bide egokian jartzen gaitu Sestaorentzat oso garrantzitsua den inbertsio bat desblokeatzeko, une honetan Gobernu Taldea gogor ari baita lanean udalerria berriz aktibatu eta pandemiaren ondorioak atzean uzteko”.
Ainhoa Basabek badaki, ondo jakin ere, futbol-zelaiak egoera txarrean daudela; eta, horregatik, barkamena eskatu du obrak atzeratzeagatik. Gogorarazi du Galindoko futbol-zelaiak birmoldatzea legealdi honetarako konpromisoetako bat izan arren, puntu honetara iritsi aurretik zenbait zailtasun konpondu behar izan direla. Zera azaldu du: “2020an pandemiaren etorrerak eragotzi egin zuen proiektuari ekitea; eta 2021ean udal-aurrekontuan sartu zen, baina inbertsio estrategikoak bultzatzeko banku-kreditu baten eskaeraren mende. Azkenean, kreditua ekitaldiaren amaieran Kutxabankekin sinatu da. Arrazoi horiengatikezin izan da orain arte obrarik lizitatu.
Alderdi ekonomikoa konpontzen zuten bitartean, udal-arduradunek administrazio publikoetan ate joka jarraitu dute laguntza bila, eta horrela lortu dute Eusko Jaurlaritzak jarduketa hori 400.000 euroko diru-laguntzarekin babestea. Zenbateko horri Bizkaiko Foru Aldundiak konprometitutako 544.853euroak gehituko zaizkio.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14