Prentsa Aretoa
2022/01/28
ArcelorMittal eta Reimasa industrialderako sarbidean biribilgune bat eraikitzeko lanak hasi dira
Ibilgailu astun asko ibiltzen diren udalerriko puntu horretan bidesegurtasuna hobetu egingo da horrela
Sestaoko Udalak ArcelorMittal eta Reimasa enpresetarako sarbidean biribilgune bat eraikitzeko lanak hasi ditu.
Udalerriko eremu horretan egunero ibilgailu asko igarotzen dira (batez ere kamioiak) bi industria horietan karga eta deskarga lanak egiteko, baina sarrera nahiko zaharra da eta egoera txarrean dago.
Horregatik, udalaren hirigintza-plangintzak biribilgune obalatu bat eraikitzea aurreikusi du. Gaur egun dauden bide guztiak lotuko dituen lan horrek, bideeremua berregituratzeaz gain, puntu horri segurtasun handiagoa emango dio.
Ibilgailu astunen zirkulazioa erraztu eta bide-segurtasun handiagoa lortzeko, zortzi metroko zabalera izango duen galtzada bat eta oinezkoentzako espaloiak ere eraikiko dira.
Urbanizazioak Sestao Bai Enpresa Parkekoaren antza handia izango du.
Ekimen hau Txabarri kaleko hegalak hobetzeko Sestaoko Udala egiten ari den 1,6 milioi euroko proiektuaren barruan dago.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14