Prentsa Aretoa
2022/01/25
Sestao Bai enpresa-parkean bi pabiloi eraikitzeko xehetasun-azterketa onartu da
Enpresa sustatzaileak nabeak eraikitzeko proiektua ere aurkeztu du udaletxean, obra lizentzia lortzeko
Sestaoko Udalak astearteko osoko bilkuran onartu du Sestao Bai Enpresa Parkean bi pabiloi eraikitzea ahalbidetuko duen xehetasun-azterlana. Eraikin horiek gune horretan enpresa berriak ezartzeko bide emango dute.
Hirigintza-jarduketa hori egingo den lursailen jabe den enpresak aurkeztu du xehetasun-azterketa. Horren arabera, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean definitutako lau partzelak bi lurzatitara murriztuko dira; horietako batek hirigintza-aprobetxamendu osoa izango du; eta besteak, berriz, ez, bertan goi-tentsioko dorre bat baitago.
Horrela, 10.608 metro koadroko azaleraren gainean, lehenengo partzelak 10.465 metro koadro hartuko ditu eta 10.897 metro koadroko eraikigarritasun-eskubidea izango du; goi-tentsioko dorrea instalatuta dagoen zatiak, aldiz, 143 metro koadro izango ditu eta bertan ezin izango da ezer eraiki.
Xehetasun-azterketa horri esker, nabeen eta haien lerrokaduren orientazioa ere aldatu ahal izango da.
Xehetasun-azterketa izapidetu eta onartzearekin batera, enpresak bi pabiloien eraikuntza-proiektua aurkeztu du Hirigintza arloan, dagokion obra-lizentzia lortzeko. Udaleko zerbitzu teknikoak dokumentazio hori aztertzen ari dira eta, behar bezala dagoela egiaztatuta, espero da obra-lizentzia hori otsailean sinatuta egotea.
Sestaoko alkate Ainhoa Basabek positibotzat jo du proiektu hori, enpresa berriak udalerrira iristea bultzatuko baitu: "Gobernu taldeak lanean jarraitzen du enpresa eta proiektu berriak erakartzeko gure enpresa-parkeetara, tokiko ekonomia suspertzen lagundu eta langabeei lan-aukerak eskaintzeko helburuarekin".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14