SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/01/25

Las Llanas Udal Zelaiko tribunak Fernando Sancristóbal izena izango du

Udalaren osoko bilkurak onartu duen ekimen hori Sestao River-eko bazkide den sestaoar batek aurkeztu zuen, Sancristobali klub berde-beltzean 48 urtez jardun izana eskertzeko

rss Ezagutzera eman
Las Llanas Udal Zelaiko tribunak Fernando Sancristóbal izena izango du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak astearte honetan egindako osoko bilkuran Sestao River futbol taldeko OLT den Fernando Sancristóbalen izena jarri dio Las Llanas Udal futbol zelaiko tribuna nagusiari.

Erabaki horrekin, Sestao River taldeko bazkide den Isidoro Temprano Gutiérrez bizilagunak aurkeztutako ideia onartu du Udalak. Tribunari Fernando Sancristobal izena emateko proposamenaren helburua hark talde berde-beltzean egindako ibilbide luzea aitortzea da, eta ekimena babestu zuten 1.794 sinaduretatik 1.216 baliozkotzat jo ziren.

Sinadura-kopurua proposamena herri-ekimen gisa aurkezteko nahikoa izan ez bada ere, Gobernu Taldeak eskaria bideratzea erraztu egin du puntu hori Udalbatzan onartu ahal izateko.

Fernando San Cristobalek 48 denboraldi daramatza OLT gisa lanean klub berde-beltzean, Sestao Sporten lehenengo eta, ondoren, Sestao River Cluben. Bere konpromisoari eta koloreekiko maitasunari esker, zale gehienen errespetua eta maitasuna bereganatu du.

Joan den astean Kultura Batzordean egindako tramitazioan, San Pedro Kirol Elkarteko kide Eliseo Molinuevori (Moli) antzeko omenaldia egiteko aukera jarri zen mahai gainean. Hark ere talde gorri-urdinean ibilbide luzea egina duenez, proposamen hori aztertu egingo da. Horretarako, Jesús Amenedo Kirol zinegotziak klubaren eta Eliseo Molinuarasen beraren iritzia jasotze aldera haiekin harremanetan jartzeko erabakia hartu zuten.