Prentsa Aretoa
2022/01/19
Udaltzaingoaren etxeko emakumeen aldagela eraberritzea esleitu du Udalak
Lanak 88.000 euroko inbertsioarekin egingo dira
Sestaoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak gaurko (asteazkena) bileran onetsi du Udaltzaingoaren etxeko emakumeen aldagelak oso-osorik eraberritzeko obren esleipena.
Gero eta emakume gehiago dagoenez Udaltzaingoan, beraz, ezinbestekoa da proiektu hau gauzatzea instalazioak egungo erabilera-beharretara egokitzeko.
Ildo horri eutsiz, jarduketa honen bitartez, Udalak emakumeen aldagelen barrualdea eraitsiko du, gerora, bestelako banaketarekin berreraikitzeko.
Helburua da eremua zabaltzea, udaltzainak bertan arropa aldatzen baitute eta armairuak baitituzte.
Halaber, proiektuari esker, leihoak aldatuko dira, bai emakumeen aldagelatan, baita gizonen aldagelatan ere, isolamendu termikoa eta akustikoa hobetzeko.
Horrez gain, saneamenduko kutxatilak ordezkatuko dira, sifoi-kutxatilak ipintzeko. Hiru aldatuko dira gizonen aldagelan eta bat emakumeen aldagelan. Modu horretan, usain txarrak saihestuko dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14