Prentsa Aretoa
2021/12/13
Txakur eta katu abandonatuak adoptatzeko kanpaina abian jarri du Sestaok
Gaur egun Udalak etxe berri bat behar duten 15 animalia ditu bere ardurapean
Udalak aste honetan kanpaina bati ekingo dio, udalerrian abandonatuak izan diren txakur eta katuen adopzioa sustatzeko, horiei etxe berri bat bilatze aldera.
Kanpaina hau jendaurrean abiaraziko da, Kasko plazan, abenduaren 16an, 17an eta 18an (euria izanez gero San Pedro plazan). Animaliak bertan ikusi ahal izango dira eta zaintzaileek eta interesa dutenen zalantza guztiak argituko dituzte.
Sestaoko Udalak kalean abandonatutako animaliak jasotzeko zerbitzua dauka eta horien ardura hartzen du, harik eta familiaren batek beraien etxean hartu eta bigarren aukera bat eskaintzea erabakitzen duen arte.
Gaur egun Sestaoko Udalak 15 animalien mantentze, zaintza eta bizileku gastuak ordaintzen ditu. 9 txakur eta 6 katu daude guztira.
Leire Fernández, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, “kanpaina honen helburua da beraien bizitza animalia batekin partekatu nahi duten pertsonen kontzientziazioa piztea, erosi beharrean adoptatu dezaten, izan ere txakur eta katu asko daude bigarren aukera bat behar dutenak". Bere esanetan, kanpaina hau gabon garaiarekin batera egin nahi izan da, egun hauetan txakur edo katuren bat etxean hartzea pentsatu duten familiak badaudelako.
Kanpaina honen berri emateko kartelak jarriko dira eta udal eraikinetan esku-orriak banatuko dira, eta informazioa web orrian argitaratu eta sare sozialetan zabalduko da. Kanpaina egun hauetan burutuko da:
Abenduaren 16an, 10:00etatik 14:00etara, plazan.
Abenduaren 17an, 16:00etatik 20:00etara, Kasko plazan.
Abenduaren 18an, 10:00etatik 14:00etara, Kasko plazan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14