Prentsa Aretoa
2021/11/29
86 establezimenduk parte hartuko dute Sestao Bonua kanpainan
Bonuak abenduaren 1etik 31ra gastatu ahal izango dira
Merkatarien Elkarteak, Sestaoko Udalaren laguntzaz eta Gabonetako programazioaren barruan, SESTAO BONUA kanpaina berriz jarriko du abian, udalerriko merkataritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko eta, bide batez, herritarrei aurrezteko aukera ederra eskaintzeko.
Kanpainak abenduaren 1etik 31ra iraungo du eta 15 euro 5.000 bonu banatuko ditu 86 establezimendu parte hartzaileen artean euren bezeroek erosketak ordaintzean erabili ahal izateko.
Bonuaren 15 euroko baliotik 10 bezeroak berak jarriko ditu, eta gainerako bostak Udalaren ekarpena izango dira.
Parte hartzen duten establezimenduek erakusleihoaren toki ikusgarri batean identifikazio-kartel bat izango dute informazioa eman eta kontsumitzaileen arreta erakartzeko.
Kanpainaren oinarrien arabera, 18 urtetik gorako pertsonek, gehienez, bonu bi establezimenduko erabili ahal izango dituzte erosteko unean.
Bonu kanpaina hau bateragarri izango da bestelako administrazioek egun horietarako atera lezaketen edozein erosketa-bonurekin.
Programa hori garatu ahal izateko Udalak 25.000 euroko ekarpena egin dio Merkatarien Elkarteari eta, hori horrela, ekimenak bertoko merkataritzan izango duen inpaktu ekonomikoa 75.000 eurokoa izango da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14