SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/11/24

Sestaoko Udalak obra-lizentzia emango du Ibarzaharra Poligonoan hotel bat eraikitzeko

Lanak datorren astean hasiko dira eta inbertsioa 3,5 milioitik gorakoa izango da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ibarzaharra Poligonoaren hirigintza-diseinuaren beste mugarri bat. Sestaoko Udalak obra-lizentzia sinatu du 3,5 milioitik gorako inbertsio ekonomikoa eragingo duen hotel bat eraikitzeko. Establezimenduak izar biko kategoria izango du 105 gela gehituko dizkio eskualdeko hotelen eskaintzari.

Errealitatea da, dagoeneko, Babcock & Wilcoxeko instalazioetako 200.000 metro karratuko lur-sail antzu eta kutsatu baten birgaitzea. Urbanizazio lanak oso aurreratuta daude, konplexu horretarako errepide-sarbideak duela egun batzuk irekita daude eta lehen enpresa-proiektuak gauzatzen hasi dira.

COSTCOk, Udalaren jarduera-lizentzia eskuratuta, abenduan zabalduko dio saltokia publikoari. Aldi berean, beste enpresa batzuk ezartzeko lanak aurrera segitzen du eta, horietako bat, Udalaren oniritzia astelehenean jaso zuen hotel-establezimendua da. Lanak datorren astean hasiko dira, 2023ko udaberri edo udan jendeari zabaltzeko helburuarekin.

Establezimendua Allende Ihitokia Bulebarrean dagoen 1.319 metro karratuko lur-sail batean eraikiko da. Errakinak sei solairu izango ditu, behekoa barne. 105 gela izango ditu: 11 banako, 74 bikoitz-estandar, 16 goi mailako bikoitz-estandar eta 4 mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat egokituak. Hotelak, beraz, aldi berean gehienez 199 laguni eman ahalko die ostatu.

Beheko solairuan, atondoaz eta harrera-guneaz gain, egongelak, bilera-gelak, taberna, jantokia, sukaldea, biltegiak, komunak, zuzendaritzaren eta administrazio langileen bulegoak eta plantillaren aldagelak egongo dira. Beheko solairuaren gainetik beste bost egongo dira. Bakoitzak 21 gela izango ditu; eta, azkenik, terraza egongo da, aisialdi-jarduerak egiteko aukera emango duena.

Arreko ezaugarri horiez gain, eraikinak, barruan eta inguruan, 29 aparkaleku-plaza izango ditu.

Hotel hau eraikitzea aurrerapausoa izango da Sestao eta Trapagaran udalerrietako Ibarzaharra Poligonoren garapenerako. Lur-saila erosi eta hirigintza-eremu hori sustatzen duen enpresak lanean jarraitzen du beste enpresa-proiektu batzuk bertan ezartzeko.