SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/11/17

Konponduta Hiru Kontzejuak plazaren atzealdeko hoditeria

Konpondutako zatiak 70 metroko luzera du

rss Ezagutzera eman
Konponduta Hiru Kontzejuak plazaren atzealdeko hoditeria

ARGAZKIA JAITSI

Udalak Hiru Kontzejuak plazaren atzealdeko saneamendu-hodien konponketa bukatu du.

Iberia kaleko azken zenbakietan bizi diren familiek kexa aurkeztu zioten Gobernu Taldeari egoera txarrean zegoen saneamendu-sareak ur beltzak isurtzen baitzituen euren etxebizitzen ondoan. Horren haritik, auzokideen ordezkaritza txiki batek Gobernu Taldearekin bilera egin zuen arazoaren konponbidea eskatzeko.

Konponketa-lanak joan den urriaren 19an hasi eta aste honetan bukatu dira. Lan horiek Txabarri garbitu eta urbanizatzeko proiektuaren barrukoak dira eta asmo handiko ekimen horretan Udalak 1,6 euroko inbertsioa egingo du.

Saneamendu-sarea oso sarbide zaila duen toki malkar batean dagoenez, lanak segurtasunez egin ahal izateko, beharrezkoa izan da aldamio bat jartzea. Konpondutako zatiak 70 metro inguruko luzera du.

Ekimen horrek Gobernu Planaren asmoetako bat bete egin du. Izan ere, Planaren 7.5 zenbakiak “Hiru Kontzejuak plazaren atzealdeko saneamendu-arazoa konpontzea” aurreikusteen zuen udalerriaren behealdeko “eraberritze-prozesuaren” barruan.