SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/11/11

Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia bederatzi ikuskizun bikainekin itzuliko da

Sarreren prezioak lau euron izoztu dira familiak antzerkira etor daitezen sustatzeko

rss Ezagutzera eman
Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia bederatzi ikuskizun bikainekin itzuliko da

ARGAZKIA JAITSI

Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia Sestaora iritsiko da azaroaren 20tik 28ra, joan den urtean Covid-19ak sortutako osasun-krisiarengatik bertan behera utzi ostean, hilabete askoz antzokiak itxita egon baitziren eta jarduera artistikoa etena ere bai.

Udalerrian kultur egitarau zaharrenetarikoa (aurten 34. ediziora iritsiko da) berriz agertokira bueltatzea oso pozgarria da Kultura Sailarentzat, Tolosako Titirijai jaialdiko kideekin lankidetza estuan hitzordua antolatzen hilabeteak daramatzalako.

Lantaldeak xarmaz eta arretaz dihardu xehetasun bakoitzean, Sestaoko txikiak berriz protagonista izateko eta gure Musika Eskolako areto nagusian txotxongiloen ikuskizun onenez gozatzeko.

“Aurtengo egitarau paregabeak maila goreneko bederatzi antzezlan ditu. Horietako bi sarituak izan dira Gijóngo Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Ferian. Ekitaldi hori haurrentzako arte eszenikoen sektorean Estatuko profesionalen topaleku nagusi da. Nazioarteko kutsua Poloniako, Alemaniako eta Greziako konpainiek jarriko dute. Eta, noski, itzulera honetan ezin zitekeen kanpoan gelditu Bihar txotxongiloen konpainia, bere lanekin tokiko kutsua eskainiz”, azaldu du Eduardo Aban Kulturako zinegotziak.

Musika Eskolak kultura-gune seguru izaten jarraitzeko, Jaialdian Ostiral Kulturalak antzezlan eta musika-emankizunetan erabiltzen den osasun- eta garbiketa-protokolo bera baliatuko da, hau da, maskara nahitaez erabili beharko da aretoaren barruan.

Jaialdi honek betiere oso jende leiala izan du, eta joan den urtean ez antolatu arren, Udala ziur dago familiek positiboki erantzungo dutela. Amaitzeko, Eduardo Abadek gogorarazi du sarreren prezioa 4 euron mantenduko dela, ikuskizunetara etortzea sustatzeko. Sarrerak leihatilan bakarrik salduko dira, eta egunero egun horretako eta hurrengo eguneko antzezlanera joateko egongo dira eskura.