SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/11/09

Udalak beira birziklatzea sustatzeko kanpaina bati ekingo dio

Heldu zein haurrentzako jarduerak izango ditu

rss Ezagutzera eman
Udalak beira birziklatzea sustatzeko kanpaina bati ekingo dio

ARGAZKIA JAITSI

Udalak eta Ecovidrio enpresak Sestaoko hiritarrei zuzendutako informazioko kanpaina antolatuko dute beira birziklatzea sustatzeko. Ekintza hori San Pedro plazan azaroaren 13 eta 27an egingo da eta heldu zein umeentzako jarduerak izango ditu.

Euskadi beira gehien birziklatzen duen bigarren autonomia-erkidegoa da Estatuan. Iazko datuen arabera, 58.457 tona beira birziklatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 90 pertsonako; estatuko batez bestekoa baino askoz handiagoa den ekarpena, alegia. Euskadin bildutako hondakinei esker eragotzi den CO2 isurketa 16.000 auto zirkulaziotik urte betez kentzearena adinakoa izan zen. Sestaon bertan, iaz 685.680 kilo beira bildu ziren; hau da, 2019an baino %3,3 gehiago.

Birziklatzearen garrantzia eta inguramenari ekartzen dizkion onurak gogorarazi eta beira birziklatzearen inguruan egon litezkeen zalantzak argitzeko, Udalak jarduera batzuk antolatuko ditu San Pedro plazan azaroaren 13 eta 27an.

13an haur-jolas eta tailerrak egiteko iglu puzgarri bat jarriko da plazan. Jarduerak bideratuko dituen ingurumen-hezitzaileak umeen ezagutza neurtu eta beira-hondakinen gaikako bilketan egon litezkeen hutsak zuzendu egingo ditu.

Azaroaren 27ko ekintzaren izena honako hau da: Hartu kafe bat birziklatzearen alde! Kafe edo infusio bat hartzeko gonbidapenak jendea plazara erakarri nahi du, bide batez, birziklapenaz hitz egiteko abagunea sortzeko. Zer sartu eta zer ez igluetan? Zein dira sailkapen-instalazioetan gehien agertzen diren eta igluetan sartu behar ez genituzkeen material horiek?

Jolas guztietan fitxen bidez irudikatuko dira edukiontzi berdean sartu behar diren elementuak (botilak, potoak eta beira-flaskoak) eta sartu behar ez direnak (zeramikak, kristalezko basoak, hodi fluoreszenteak,…). Parte hartzaile guztiek opari bat eskuratzeko aukera izango dute; hala nola, txapa bat, iman bat edo beira-alezko apaingarri bat.