Prentsa Aretoa
2021/11/08
Kaiku etorbidean horma egonkortzeko eta espaloia konpontzeko obra amaitu da
Udalak 618.000 euroko inbertsioa egingo du
Pasa den astean Sestaoko Udalak Kaiku etorbidean gauzatutako obra amaitu zen. Helburua zen, batetik, sostengu-horma sendotzea eta, bestetik, lursailak zituen egonkortasun-arazoak zirela eta, hondoratuta zegoen espaloia konpontzea.
Lanak bost hilabetez luzatu dira, eta 160 metroko luzerako tartean jardun da. Asfaltatu da eta argiteria publikoa hobetu da, LED motako argi berriak instalatzeari esker. Jarduketak 618.000 euroko kostua izan du.
Eusko Jaurlaritzako etxebizitza berriak eta Sestaoko hirigunea elkartzen dituenez, ohiz jende askok pasealeku gisa erabiltzen duen eremuan espaloia konpontzeaz gain, La Punta-Galindo Ibarraren hirigintza-proiektuko fase berria bultzatuko da.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Udalari eskatu zion lursailaren egonkortasunik ezaren arazoak konpontzeko Kaiku etorbideko orubean beste 180 etxebizitzaren kontratazioa hasi baino lehen. Jarduketa 2022. urtean gauzatzea espero da.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























