Prentsa Aretoa
2021/10/13
Udalak Las Llanas udal-zelaiko tribunan bainugela berriak eraikitzea esleitu du
Bainugela berriak egungo prentsaren eremuan kokatuko dira irisgarritasuna bermatzeko
Sestaoko Udalak Las Llanas udal-zelaiko tribuna-harmailan bainugela irisgarriak eraikitzea esleitu du. Jarduketa azken urteetan udal-ekipamendu honetan egiten ari den berrikuntza-planean sartzen da. Obra E3D 2008 enpresak gauzatuko du 150.000 euroren truke.
Egun bainugelak tribunako harmailaren sotoan daude, eta ez dira irisgarriak, joateko eskailerak jaitsi behar baitira. Arazoa ebazte aldera, bainugela berriak egungo prentsa-eremura eramango dira. Modu horretan, pertsona guztiek erabiltzea bermatuko da.
Tribunako harmailaren bainugela berriek honako hauek izango dituzte: dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako bainugela, emakumeentzako bainugela (eskuak garbitzeko 4 konketa eta 4 komun) eta gizonentzako bainugela (eskuak garbitzeko 4 konketa, 4 komun eta 12 pixatoki). Proiektu honi esker, edukiera ere gehituko da.
Sotoan aske geldituko den gunean gimnasio txikia egingo da futbol-taldeek erabiltzeko, baina, aldi berean, materialak gordetzeko eta noizean behin prentsaurrekoak egiteko.
Las Llanas futbol-zelaian zenbait hobekuntza egin dira azken urte hauetan: argi- dorreetan LED fokuak jartzea, preferentziako harmailan bainugelak berritzea, megafonia berria ipintzea, tribunako eserlekuak aldatzea eta preferentziako harmailara irisgarritasuna hobetzeko eskailera-mailak zuzentzea. Jarduketa honekin Udalak beste urrats bat emango du 2023. urtean ehun urte beteko dituzten instalazioak egokitzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14