Prentsa Aretoa
2021/10/08
Udalak 240.000 euro erabiliko ditu eskola-beketarako, hau da, joan den ikasturtean baino %11 gehiago
Udalak 18.000 eurorekin aurrekontu-partida gehitu behar izan du eske guztiari aurre egiteko
Sestaoko Udalak, Gizarte Ekintzako Arloaren bitartez, 240.070 euro erabiliko ditu 2021-2022 ikasturtean eskola- beken programarako. Partida ekonomiko honi esker, aurrekontua % 11 (25.360 euro gehiago) gehitu da, aurreko ikasturtekoarekin erkatzen badugu eta % 20 2019-2020 ikasturtekoarekin alderatuz gero.
Yosune Serapio Gizarte Ekintzako zinegotziak azaldutakoaren arabera, programa honen helburua da "hezkuntzarako haurren eskubidea babestea eta, horretarako, gure udalerriko familia kalteberenei laguntzen zaie jangelako gastuei eta eskola-materiala erosteko gastuei aurre egiten".
Serapiok "deialdiaren baldintzak betetzen dituzten familia guztiek beka jaso dezaten eta dirurik ez duelako ikaslerik programatik kanpo ez dadin geldi" gobernu-taldearen konpromisoari balioa eman dio. Xedea lortzeko, beste urte batez Udalak eskola-beketarako aurrekontu-partida 18.445 eurorekin handitu behar izan du. Helburua eske guztiei erantzuteko kreditua lortzea da.
Beka-programa honen bitartez, Udalak familiei dirua aurreratzen die, eskola- materiala erosi eta jangelara joatearekin zerikusia duten gastuak ordaintze aldera. Aurrerago, Udalak diruaren zati bat berreskuratuko du, haur onuradun guztiek Eusko Jaurlaritzari eskatu behar baitizkiote bekak nahitaez.
Testuliburuak eta eskola-materiala erosteko beken atalean, Udalak guztira 218 eskabide jaso ditu eta 216 onetsi dira (joan den ikasturtean baino 20 gehiago). 2, ordea, ezetsi dira, familia-unitateen diru-sarrerek onuradun izateko deialdiaren oinarrietan xedatutako muga gainditzen baitute.
Halakoetan, Udalak haur bekadun bakoitzari bale bat entregatuko dio eta ikastetxean bertan ala liburu-dendan eskola-materiala ordaintzeko erabil dezake. Udal-altxortegiak programa honekin 18.000 euro gastatuko ditu.
Bestalde, eskola-jangela ordaintzeko beken deialdian guztira 227 eskaera jaso dira eta 225 onetsi (pasa den ikasturtean baino 26 gehiago). 2 ezetsi dira, familia-unitateek onuradun izateko deialdiaren oinarriek ezarritako muga gainditzen baitute. Hala, tokiko administrazioak 222.070 euro inbertituko ditu familiek zerbitzu hori ordaindu ahal izateko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14